Garbiketarako 3A, 4A, dimetilsulfoxidoa + butilazetatoa (1:1) eta gomazko lapitza erabili da haragi-koloreetarako, nahiz toki jakin batzuetan dimetila eta amilo azetatoa erabili diren berniz edo paraloid geruzak kentzeko.
Argizaria kentzeko, beroa (Leister) eta W. Sprit erabili dira.
Urreztatua garbitzeko DMF eta azetatoa, 3A, eta Masschelein- Kleiner-en 21 zk.ko prestakina erabili dira, azken honi hainbat aldaketa eginez.
Gardendu berdeak garbitzea ia-ia ezinezkoa izan da. Zona batzuetan, gardendu hauek maila batean garbitzea lortzen zen, baina beste batzuetan, asko ahaleginduz gero, gardendua askatu egiten zen; beraz, garbitze lan hau masa marroi iluna ahalik eta gehien kentzera mugatu da, gardenduak uzten zuen neurrian. Horretarako 3A eta 4A erabili dira, emaitza kaxkarrez erabili ere. Dimetil/azetatoak kentzen zuen zerbait, baina hainbat zonatan arriskutsua zen. Dimetilsulfoxidoa+butilazetatoa eta amilo azetatoa eraginkorrak izan dira zona batzuetan, esaterako kolomen barnealdean, baina oro har ez dute emaitza handirik eman. Izan ere, asko ahalegintzea arriskutsua zen. Halaz, formula hauek guztiek marroiari lodiera pixka bat kentzeko balio izan dute, eta gardenduaren kolore berdea agerixeago uzteko.
Gardendu urdina erraz kentzen zen uraz, zeren eta azurita eta animali kolaz egina zegoen.
Jantzietako polikromietarako erabili diren formulak 3A, listua, DMF+toluenoa, DMF+azetatoa eta dimetilsulfoxidoa+ butilazetatoa izan dira.