Erretaularen beheko aldea edo bankua aldatu egin zuten aldare-mahaia kendu zutelarik (1968). Izan ere, hori kendu ondoren panel tailatu batzuk eta atlante edo harroin-irudi batzuk egin zituzten, muturretan zeudenen antzekoak inolaz ere, geratutako hutsunea betetzeko. Egun, elementu hauek kendu egin dira.