Urre gainean aplikatutako gardendua askatu egin da, ia-ia guztia, eta lehen izan zela erakusten diguten hondar txiki batzuk besterik ez dira geratu (San Rokeren eszena, aingerua eta apostoluetako bat “Espiritu Santuaren etorrera” eszenan).
S. Rokeren eszenan damutze bat ikusi dugu goiko mendelean eta tunikako apaindurako tondoetan. Dirudienez, polikromia egin zuenaren asmoa gardendu gorria ematea izan zen baina, kolore hau oso deigarria izanik, esku bat azurita eman zioten gainetik, eta esgrafiatu gero; gaur egun geruza biak ikus daitezke.