Maskor, balaustre-koloma eta mentsuletako kolore zuria, bol gainean emana, askatu egin da elementu hauetan guztietan ia-ia, neurri batean behintzat. Alterazio hau, dena den, teknika akats baten ondorioa da, garai berean eginiko beste erretaula batzuetan ere ikusten ahal duguna.
Azurita edo hondoetako urdinak, bere egitura porotsuari esker, ezen elkarrekin ahokatutako kristal handien bategitea baita, oso aglutinatzaile (tenpera) gutxi erabiliz egina gainera, hautsari eta zikinkeriari sartzen utzi dio, eta halaz urdin bizia ilundu egin da, motel eta grisaxka bihurtzeraino.
Gorri bizia edo laka gorria, minio gorrimindunezko geruza baten edo berun-zuridun miniozko geruza baten gainean emana, imajinetako ezpainetan eta zona berezi batzuetan erabili da.