1968an erretaulako intsektuak akabatzeko egindako lanetan, barreneko aldea desmuntatu egin zuten, hau da, termitak eraso egindako ingurua; horretarako egiturako bertako hainbat elementu moztu zituzten, hala nola ziriak, zurezko larakoak, etab.
Zurezko egitura ahulduta zegoenez (janda eta hutsik), arazo hori arintzeko ahalegin bat egin zuten aralditezko enplastuak erabilita, eta kasu batzuetan listoiak, pinu oholak, konglomeratua eta beste elementu batzuk erabiltzera iritsi ziren, aralditezko orearen beraren sendogarri gisa; baina hau guztia inolako irizpiderik gabe egin zuten. Lan hauek gehien ukitutako zona bankuko eta 1. estaiko zona zen.