Anbar koloreko gardendua (kolofonia) oso modu irregularrean dago emanda zilar gainean, eta tantak eta metaketak ditu, beste zona batzuetan geruza hau ikaragarri mehea den bitartean. Honen arrazoia, seguruenik, erabili zuten unean askoz gardenagoa zelarik denborak aurrera egin ahala oxidatu izana izango da; ondorioz, orain bistan uzten dizkigu eman zuten uneko irregulartasunak. Gardendua gehiago bildu den tokietan, arroparen tolesetan eta hauts-izpietan, kristalizazioak uzkurdurak eta almetxa moduko altxadurak eragin ditu , eta hauek berekin eraman dute zilarra erori direnean, azpiko bolezko geruza bista-bistan lagaz. Fenomeno honek eta zilarra, atmosferarekiko kontaktuan, oxidatu eta desagertzeak eragin dituzte zilarrean ikusten ditugun falta eta galerak.
Anbar koloreko gardenduak, S. Rokeren kasuan, kolore
galera du, hainbat zonatan ia-ia gardena da eta, eta baita
zona oxidatuak ere. Fenomeno honen eragilea, seguruenik,
argi zuzeneko iturri bat (eguzkia) egotea izango da, leiho
batetik sartzen da eta.