Erabilitako teknika urre gaineko estofatuaren teknika berbera
da, baina zilarra erabilita urrearen ordez. Erabilitako hiru
metodoak honakoak izan dira:
1. Zilar esgrafiatua jantzietan.
2. Zilar gardendua, kolore berde, gorri, urdin eta anbarrez.
3. Bismutoa (purpurina), metalezko tresnen kolorea
imitatzeko.
Zilar estofatua mantuen barnealdean erabiltzen da nagusiki,
baina erraz ikusteko moduko tokietan. Gauza bera
gertatzen da tunika edo atorrekin, ezen mantuak sortzen
duen urre-koloreko multzotik kanpo egotean, zuriz estofatuta
egoten dira, zilar-koloreko hondo baten gainean, nahiz
gaur hondatuta dagoen (S. Blas eta S. Anton Abadea).
Zilar gaineko esgrafiatuan erabilitako modeloak honakoak
dira:
1. Landarezkoak, forma askotarikoak, zirkuluak edo
tondoak.
2. Adarrak eta landare-hostoak dituzten mendelak.
3. “Candelieri” erako apaindura, kopa formako iturriarekin
eta landare elementuekin.
4. Landarezko gorputz-adarrak dituzten giza pertsonaiak.