Ez zegokion moduan jarritako araldit guztia baliabide mekanikoz kendu da.
Erretaulako piezei berriro eman zitzaien intsektuak akabatzeko tratamendua, batzuei gas geldo baten bidez, baina zailtasun praktikoak zirela eta, likido bidez egitea erabaki zen, hurrena piezak poltsa hermetikoetan itxiz berrogeialdia igaro arte.

Ikusten denari dagokionez, erretaula zaharberritu aurretik zegoen moduan dago, barreneko aldea izan ezik –honek termiten erasoa jasan zuen-, berreraiki egin baita gaztainazura erabiliz egitura-inguruetan, eta makala, berriz, zona bigunetan. Araldit berreraikuntza lan txikietan erabili da, lerro eta formen jarraitasuna lortzeko.
Zaharberritze hau honakootan bildu da:
Termitek galdarazitako egitura-euskarriak sortzea:
a. Espazio jan eta hutsak betetzeko zura txertatu da, barruan geratutako lohi eta araldit hondarrak aurrez garbituta inolaz ere (taulamenduak).
b. Bistako egitura-inguruetan zura txertatu da, esaterako erlaitz, oinarri eta abarretan, eta zur hori (gaztaina eta makala) tailatu.
c. Eszenetan, xilofagoek eraso egindako zona hutsak hustu egin dira, gaztaina-zurezko takoz osatzeko ondoren.
d. 1968ko azken esku-hartzean kendu zituzten ziriak berregin dira.