Oñatiko unibertsitatearen Kaperako Errataula
Historia eta zaharberritzea
I. Erretaula egiteko teknika
4. Polikromia edo geruza piktorikoa
4.4 Estofatua
4.4.1.Urre gaineko esgrafiatua
XVI. mendeko arropa-apainduran gehien erabilitako teknika
da. Honetan, azal urreztatu edo zilarreztatua kolore liso eta
berdin batez estaltzen da, eta ia-ia lehortu delarik, ezten
edo ziri batez, kolorezko geruza karraskatzen da, azpiko
urre kolorea agerian lagatzeko. Kolore-geruza kentzeko
prozesuan zehar egiten dira aukeratutako marrazkiak. Egindako
motiboak askotarikoak dira:
1. Mendelak tunika eta mantu ertzetan.
2. “Candelieri” edo grutesko erako apaindura.
3. Landare eta geometria-landare erako motiboak.
4. Landare motiboak iturri eta hegaztiekin.
5. Mozorroak eta pertsonaia eta animalia fantastikoak.
6. Oihalen imiazioak.
Esgrafiatua: San Anbrosioren mantuko mendela.
Landarezko apaindura.
Esgrafiatua: Landarezko apaindura. Mendekostea.
Esgrafiatua:
Landarezko apaindura. San Gregorio.
Esgrafiatua: Landarezko apaindura. San Gregorio.
Esgrafiatua:
Iturri hegaztiduna. San Nikolas.
Esgrafiatua: Iturria eta txoriak. San Nikolas.
Esgrafiatua: San Antonen txanoa.
Esgrafiatua: Iturria. San Paulo eremutarra.
Esgrafiatua: Eskularrua. San Nikolas.
Esgrafiatua: Oihal mozarabiarrak. San Migel.
Esgrafiatua:
Atorra-mahuka. San Gabriel.
Esgrafiatua: Oihal mozarabiarrak. San Mateo.