Sancti Spiritusen erretaula Oñatiko antzinako unibertsitatearen eraikineko kaperan dago. Eraikina kaperan dago. Eraikina Rodrigo Mercado de Zuazola jaunaren aginduz eraiki zen; izan ere, 1540an ikastetxe bat eta unibertsitate bat sortzeko bula eskuratu zuen Paulo III. Aita Santuarengandik Teologia, Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Kanonikoa, Filosofia eta orduan beste zenbait unibertsitatetan ematen ziren gainerako zientzia guztiak irakasteko, hala nola salamancan, Valladoliden, Alcalan, Parisen, Bolonian ... Unibertsitatea eraikitzeko eta apaintzeko garai hartako artista handiek hartu zuten parte. Eraikina, gaur egun, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoaren, Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Erakundearen eta HAEEren argitalpen zerbitzuen egoitza da. Gainera, zabalik dago herritarrentzat, eta hemen aurkeztu dugun liburuaren xedeko erretaula da, hain zuzen ere, jendeak gehien baloratzen dituen elementuertako bat.
Eraikina bera eta bertako apaingarriak Errenazimenduko benetako artelanak dira. Hori dela-eta, multzo osoa Euskadiko Monumentu Nazionaltzat jotzen da.
Gipuzkoako Foru Aldundia eraikinaren balo artistikoez jabetuta egon da beti, eta horren erakusgarri dugu laurogeita hamarreko urteetan egin zen birgaitze lan handia; izan ere, lan horren helburua eraikina sendotzea, elementurik adierazgarrienak balioestea eta eraikinaren egoera ona bermatzeko beharreko instalazioak jartzea zen. Garai hartan, ez zitzaion ekin kaperako erretaula zaharberritzeari; egiteke geditu zen. Urte batzuen buruan, eta erretaularen egoera txarra ikustia, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak erretaula zaharberitzeko lanei ekin zien, Xabier Martiarena Lasak zuzentzen duen Ondare Historiko Artistikoearen, Artxiboen enta Museoen Zerbitzuearen pintura eta eskultura zaharberritzeko lanen tailerreko jarduketen egitarauaren barruan.
Liburu hau argitaratuta bukatu da 2001. urtean hasi zen prozesua, eta unerik gogoangarriena lanaren inaugurazioa izan zen 2005. urtean. Bukatu den prozesua aipatu dut, zeren eta, gutako askoren moduan, artelanen zabalkundeak artatze politikekin erabat lotuta egon behar duela iritzen baitiot. Edizio honen bidez, kalitate handiko informazioa jarriko dugu gai honetan interesa duten guztien eskutan; izan ere, informazio hori soilik zaharberritze lanen txostenean bilduko litzateke bestela.
Oñatiko Unibertsitatearen Kaperako Erretaula: historia eta zaharberritzea izenenko liburua gehitu behar zaio Kulturako Zuzendaritza Nagusiak orain arte Ondare Historiko Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuaren Ondare Bilduman bildutako izenburu-sortari.
Izenburuak berak adierazten duenez, elkarrekin oso lotura handia duten bi gai lantzen dira liburuan; izan ere, hainbat arlotatik aztertzen dute gaia profil ezberdineko bi profesionalek, artearen historialari batek eta zaharberritzaileak, hain zuzen ere Pedro Etxeberria Goñi, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Xabier Martiarena Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren tailerreko zaharberritzaile, hurrenez hurren.
Bi profesional horien ospe handiko lanbide-gaitasuna ez ezik, zaharberritze lanetan orain arte jarraitutako eta orain liburu honetan islaturiko metodologia ere nabarmendu behar dut; izan ere, hainbat arlotatik egin den lana elkarren aberasgarria izan da, eta halaxe islatu da azken emaitzaren kalitatean. Historialariak bere ikuspegia ireki eta osatu du, zaharberritzaileak materialen ezaugarriei, osagaiei eta jokabideei buruz emandako argibideak abiapuntutzat hartuta; zahrberritzaileak oso informazio historiko zehatza izan du, eta horri, esker, segurtasun handiagoz erabaki ahal izan ditu esku hartzeko zenbait irizpide.
Liburuari dagokionez, oso edizio landua dela erantsi nahi dut, eta diseinu eta aurreinprimaketako lana burutu duen taldeko lana nabarmendu behar da. Informazioa egituratzeko eta testuaren zein irudien edukiak aurkezteko modua, nire ustez, oso lagungarria da liburua atsegin handiz irakurtzeko.
Oraingoan ere, hitz batzuk esan nahi ditut azekenean liburuaren egileei eskerrak emateko, baina bereziki eskerrak eman nahi dizuet Xabier Martiaren Lasa jaunak zuzendu duen zaharberritze prozesuan parte hartu duten zaharberritzaile guztiei, gehienak gure zaharberritze tailerreko bekaduna direnei: Miren de Miguel, Jaime Septien, Ainhoa Rodriguez, Amaia Aranegi, Jone Mateo, Aitziber Mendiola, Xabier Martiarena Sarasola, Arantza Etxabe eta Elena Garmendia.
Eskerrak eman behar dizkiot Ondare Historiko Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuari ere, zaharberritze prozesuan zein liburu hau argitaratzeko egin dituen ahalegin handiengatik.
Liburu hau irakurtzea ondarea maite dutenentzat atsegina izatea eta zaharberritze lanen profesionalentzat baliagarria izatea espero dut.
Imanol Agote Alberro
KULTURAKO ZUZENDARI NAGUSIA (2006)