Weisek 1927ko data goiztiarrean Sancti Spiritus erretaula Pierres Picarti atxiki bazion ere1, geroago Oñateko unibertsitatea aztergai izan duten historialari eta ikertzaile gehien-gehienek gehiago jo dute fundatzailearen nortasunera, fatxadako eta patioko programa profanora, edota alderdi dokumental, historiko eta akademikoetara. Historialari eta ikertzaile horien lanetan, hitz askorik ez dugu aurkituko, are bat bera ere ez zenbaitetan, erretaulari buruz, Euskal Herriko Lehen Errenazimentuko multzorik bikainenetako bat den arren2.
Elementu honi buruzko aipamenik zehatzenak Martín Gonzálezek eginak dira. Honek balorazio labur baina zehatz-zehatz bat eskaini zion Errenazimentuko erretaula hispaniarren tipologiei buruz egin zuen azterketan. Osterantzean, ama Arrazolak egin aipamenak ditugu, ezen aipatutako atxikipena berresteaz gain erretaularen lehen deskribapen bat egin zuen. Aipamenik berriena, berriz, Euskal Herriko Erretaulei buruzko lanean aurkituko dugu, kalifikatzeko moduko multzoen artean sartu eta, horrenbestez, dagokion fitxa monografikoa eskaini baitzioten3. Erretaula zaharberritzeko lanak direla eta eginiko eskuarteko azterketa honetan, berriz, dokumentu bidez berretsiko dugu Pierres Picarten autoretza, eta obra honetan izan zituen laguntzaileetako batzuen izenak proposatuko ditugu, pintore-urreztatzaileenak argitara ateratzearekin batera. Ondoren, unibertsitateko kaperako erretaularen alderdi guztiei buruzko lehenbiziko azterketa monografikoari ekingo diogu.
1 WEISE, G.: Spanische Plastik aus sieben jahrhunderten. Band II. Text. Gryphius Verlag. Reutlingen, 1927, 111-113. orr. Pierres Picart y el retablo de la capilla de la Universidad. Band II. Abbildungen. Tafel 130-135. orr.
2 LIZARRALDE, J.A.: Historia de la Universidad de Sancti Spiritus de Oñate. Tolosa, 1930, 100. or. ZUMALDE, I.: Historia de Oñate. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia, 1957, 612. or. Oñatiko Historia eta arte bilduma / Inventario histórico-artístico del Valle de Oñati. Oñatiko Udal Liburutegi Publikoa. Gasteiz, 1982, 221 eta 224. orr. GONZÁLEZ DE ZARATE, J. Mª eta J. RUIZ DE AEL, M.: Humanismo y arte en la Universidad de Oñate. Ephialte Institutua. Gasteiz, 1989, 85. or. Erretaularen lamina. GONZÁLEZ DE ZARATE GARCÍA, J. Mª.: Arquitectura e iconografía en la Universidad de Oñate. Sendoa. Iruñea, 1992, 60-63. orr. FORNELLS ANGELATS, M.: La Universidad de Oñati y el Renacimiento. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia, 1995, 147-149. orr. Kapera eta erretaula. Gipuzkoako Kolegio honi eskainitako liburu batean obra honi buruz eginiko deskribapenik zabalena da.
3 MARTÍN GONZÁLEZ, J.J.: “Tipología e iconografía del retablo español del Renacimiento”. B.S.A.A. (1964), 24. or. ARRAZOLA ECHEVERRIA, Mª A.: Renacimiento en Guipúzcoa. Tomo II. Escultura. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia, 1988, 41- 45. orr. ECHEVERRIA GOÑI, P.L. (zuz. eta koord.): Erretaulak / Retablos. Euskadi. II. alea. Euskal Kultura Ondarearen Zentroko Katalogoak. Gasteiz, 2001, 593-600. orr., 23 zk.ko fitxa.