Eszenetako oholen arteko lotura, ertz biziz kolatuta baitaude, egoera onean dago, eta pitzadurak finkatzen dituzten sendogarriak ere mantendu dira. Gauza bera gertatzen da iltzez finkatutako zonetan, finkapena egokia baita. Kola galdu duten elementu txiki batzuk besterik ez dira, hala nola San Gabrielen eskua eta San Migelen besoa.
Eszenak ebakidura tangentzial edo erradialeko bi edo hiru oholez eginda daude gehienbat; ertz biziz daude elkarri lotuta, eta atzealdean marrusketaz eta, batzuetan, zeioz landuta. Oholen arteko lotura iztupaz estalita dago, eta baita zuraren pitzadurak eta beste akats batzuk ere. Iltzerik ez da ikusten piezak lotzeko, elementu solte batzuetan izan ezik, esate baterako horma-konketan, San Markosen lehoiaren buruan eta atikoko arku handian.
Eszenetako batzuek, zuraren beraren deformazioak edo aldaketak direla eta (pitzadurak), tako edo zurezko xafla txiki gisako sendogarriak daramatzate; sendogarri hauek finkatu egiten dituzte pitzadurak, gehiago zabaldu ez daitezen alegia.
Eskulturak atzealdean hustutako intxaurrondo enbor bertikaletan eginda daude; gero pieza gehiago erantsi dizkiete, kolatuz eta, batzuetan, iltzez josiz, hain zuzen irudiaren bolumena osatzera begira. Pieza hauek, kanporantz ateratzen diren elementuak dira, hala nola besoak, idulkiak, etab. Daramatzaten elementu sinbolikoak aparte dauden piezak dira, eta ahokatuta edo ziri edo mihi bidez finkatuta daude dagokien tokian.
Kolore gorrian
Erliebeen taulen elkartze-markak.
Kolore urdinean
Taulen elkartze-markak kendutako eskulturen horma-konketan
(aurretiko ikuspegia).
Kolore arroxan
Taulen elkartze-markak kendutako eskulturen horma-konketan
(atzealdetiko ikuspegia).
Kolore berdean
Iztupa.
Estopa.