Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 21, osteguna

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren helburuetako bat da Gipuzkoako historiari eta kultura ondareari buruzko ezagutza ikertzea eta zabaltzea. Ikerketa lanak nahiz ondare historiko-artistikoan eta arkeologikoan egindako zaharberrikuntza lanak ezagutzera emateko, Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak hainbat argitalpen ditu, paperean eta euskarri digitalean, hala nola: Bertan bilduma, Gipuzkoako Artxibo Orokorreko azterlan historikoen bildumak, Arkeologia bilduma eta Ondare bilduma. Azkeneko bilduma hori da web orri honetan aurkezten dena. Ondare bildumaren helburua da ondare historiko-artistikoari buruz egindako ikerketak hedatzea, hala nola Erretablistika saila, eta eredutzat jo daitezkeen zaharberritze lanak hedatzea, betiere dagozkien azterlanekin eta ikerketekin batera.

Web orri honen bitartez eskuragarri jarri nahi ditugu argitalpen horiek, batzuk dagoeneko agortuta daudenak. Horretarako bereziki zaindu dugu maketazioa, hartara argitalpen horiek baliagarriak eta interesgarriak ezezik erakargarriak ere izango baitira.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net