Prestakinaren eginkizuna, normalean igeltsu hilez (SO4 Ca + 2H2O, kare sulfato bihidratatua) edo kretaz (CO3Ca, kaltzio karbonatoa) egina, azalera berdintzea eta polikromia eta urreztatzea ondo hartuko dituen azpi bat prestatzea da. Unibertsitateko erretaulan erabilitako prestakina kreta da, grisa eta lakarragoa, lehen geruzarako, >75-175 mikra bitarteko lodiera izanik batez beste, eta bigarren geruzarako, berriz, kaltzio sulfatoa, finagoa eta zuriagoa bera, <100-150 mikra bitarteko lodierakoa.