Eskulturak atzealdean hustutako intxaurrondo enborretan tailatu dituzte; gero pieza gehiago erantsi dizkiete, kolatuz eta iltzez josiz, hain zuzen irudiaren bolumena osatzera begira. Pieza hauek, ateratzen diren elementuak izaten dira, hala nola besoak, idulkiak, etab. Daramatzaten elementu sinbolikoak aparte dauden piezak dira, eta ahokatuta edo ziri edo mihi bidez finkatuta daude dagokien tokian. Profetak eta San Migel mukulu biribileko piezak dira, eta ez dituzte hustu.