Prestakina zuraren azalera berdintzen duen oinarrizko edo azpiko geruza da, hau da, kolorezko geruza hartzeko azpia prestatzen duena. Erabilitako materialak honakoak izan dira: geruza bat kola zuraren gainean, gero geruza bat prestakin gris, “gesso grosso”, 100 eta 200 mm bitarteko lodierakoa, kare-karbonatoz eta ezpurutasun batzuez osatua, eta hurrena geruza bat igeltsu , “gesso sotile” (kare-sulfatoa), 75 eta 200 mm bitarteko lodierakoa, eta inprimazio gisa geruza bat kola.
Prestakin grisa nagusia da erretaulako zati gehienetan, zuriarekin batera, bai egituretan bai imajinetan. Prestakinaren lodiera ere egokitu egin behar zaio tailaren fintasunari, ezen honen araberakoa egin behar da prestakina bera.