Erretaulak jasan dituen alterazioak aipatu dira, neurri batean behintzat, baina badira arruntago eta orokorragoak diren beste batzuk, hala nola:
Inguru erreak: Bankuan kandelek eragindako erredurak ugari-ugariak dira.
Ezekiel profetak bere azuritazko hondoa argizariz eta erreta erakusten digu, eta baita zokaloa ere.
Sendotasunak eta Jakinduriak (trabukoa duen imajina) zeharo aurpegi belztua zeukan keagatik, sugeak aho parean erredura bat erakusten zigun moduan.
Erdiko taulamenduak ere, oinarriaren parean, kandela batek egindako erredura bat du.
Hautsak eragindako zikinkeria eta gehitutako bernizak.
Xilofagoek egindako zuloak.
Argizarizko tantak.
Elementu irtenen galera, hala nola arrosario eta ezpatarena, besteak beste.
Beste alterazio batzuk.
a) Erredura. Zakariasen eszena.
b) Lehortzeak eragindako pitzadura.
c) Ke eta kandelen eraginezko belztea.
(zaharberritu aurretik).