Zilarraren gaineko kobreresinatoak oso bizitasun handiko kolore berde metalizatu bat ematen du, baina argiaren eraginez egonkortasuna galtzen duenez, arre bihurtzen da. Mikroskopio bidez behaturik, ikusten dugu goiko geruza alteratuta dagoela (marroixka dago), ez ordea barrenekoena, honek eutsi egiten baitio bere berde bizi horri.