Zuek ondo dakizuenez, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitate zaharra Gipuzkoa barruan nahiz kanpoan gehien eta ondoen ezagutzen diren Gipuzkoako monumentuetako bat da. Horren lagungarri dira, zalantzarik gabe, gaur egun esku artean ditugun hainbat azterlan eta argitalpen, diziplina desberdinetatik helduta informazio baliotsua eman baitigute bai irakaskuntza erakundari berari buruz bai hura barne hartzeko jaso zen eraikinari buruz ere.
Hala, eraikinari berari dagokionez, argitalpen guztiek azpimarratzen dute historia eta arte aldetik benetako garrantzia daukala: bere biziko klaustroa, fatxada nagusiaren osaera eta egikera bikainak, haren kasetoidura mudejar apartak, eta Sancti Spiritius deitzen zaion kaperako erreaula. Lehen Errenazimentuko ale ederra eta paregabea da, Pierres Picart maisuak egina. Aldi berean, ikerlan hau dela bide dokumentatu da, eta lotura eta erreferentzia zabalak agertzen ditu Gipuzkoaz kanpoko hainat lanekiko. Pierres Picarten lan horrek, era berean, berezitasun eta originaltasun interesgarriak ditu. Izan ere, Picartek bere garaiko ereduak inspirazio iturri hartzeaz gainera, bikaintasunez erabili zituen profeten irudietan Michelangeloren Sixtotar Kaperao inspirazio ereduak, eta modu aitzindairan txertatu zizkion erretaula horri.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2001etik 2005era bitartean Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuko zaharberritze lantegiaren bitartez gauzatu duen erretaularen zaharberritze proiektuak oso kalitate oneko materiala edukitzeko aukera eman digu, erretaula horren gainean egindako lan guztiei esker. Hain zuzen, lan horiek laburbildu dira liburuan, Oñatiko Unibertsitatearn Kaperako Erretaula: historia eta zaharberritzea izenekoan.
Gipuzkoako eta kanpoko kultura ondarearekin genuen zor txiki bat kitatzen dugu argitalpen honekin. Sinetsita nago, gianera, lan biribila eta ausarta egin dugula. Horretan lankide, bi aditu izan ditugu: Xabier Martiarena Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko zaharberritzailea, eta Pedro Etxeberria Goñi, arte historialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Besteek erabili ohi duten bidetik irten eta gauza izan dira ikuspuntu berri eta askotan liluragarri bat emateko.
Aparteko egokiera izna dugu, izan ere, erretaula zahaberritzeak aukera eman baitigu besteal nekez lortuko genukeen jakintza maila bateraino iristeko. Erretaula erabat desmuntatu eta era guztietako analisiak eta azterketak egin diszkiete hainbat diziplinatako espezialistek; figura eta arikitektura guztiak landu dituzte; xehetasun guztiei erreparatu diete; materialak, teknikak, estiloak nahiz egikera aztertu dituzte, baita artistaren profil psikologikoa ere.
Bukatzeko, egindako lanagatik eskerrak ematea besterik ez dagokit: ez bakarrik Sancti Spiritus kaperako erretaula zaharberritzeko proiektua gauzatu duen taldeari, baita liburua argitaratzeko ardura hartu duten guztiei ere. Ziur naiz balio duen heinean balioesten jakingo duzuela zuek.
Joxe Joan Goznalez de Txabarri Miranda
GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIA (2006)