Oñatiko unibertsitatearen Kaperako Errataula
Historia eta zaharberritzea
I. Erretaula egiteko teknika
2. Euskarria
2.1 Egitura
Erretaula intxaur, gaztaina, ezki eta haritz zurez eginda
  dago. Ezkia eta intxaur zurezko panelak txandakatu egiten
  dira friso fantastikoetan. Eskulturak eta erliebeak intxaur
  zurezkoak dira. Lehen estaiko kolomak eta pilastrak intxaurrezkoak
  dira, eta ezkizkoak berriz bigarren estaitik gora.
  Gaztaina lantzekeko zonetarako erabiltzen da, esaterako
  horma-konken barrenerako. Haritza horma-konken oinarrian
  eta sostengu egituran erabiltzen da.
  
  -  Intxaurrondoa: Juglandazeoen familiako zuhaitza,
  “juglans regia” izen zientifikoa duena, eta intxaurrondo
  europarra esaten zaio. Zurgiharra oso erresistentzia
  handikoa da xilofagoen aurrean, zurgizena, berriz, oso
  ahul gertatzen den bitartean. Konpresio eta flexioaren
  aurrean erresistentea da zur hau, eta zur nobletzat hartu
  izan da, erraz lantzeaz gain akabera bikaina lortzea ahalbidetzen
  du eta.
- Gaztainondoa: fagazeoen familiako zuhaitza, “castanea
  sativa mill.” izen zientifikoa duena, eta gaztainondo
  esaten zaiona. Zurak kolore hori argia du, zurgiharra eta
  zurgizena ez dira bereizten, eta hazkunde-eraztunak osooso
  markatuak ditu. Lehorrean oso ondo lantzen da.
  Heze-lehor aldaketen aurrean erresistentzia ona du.
- Ezkia: Tiliazeoen familiako zuhaitza, ezki esaten zaiona.
  Zura zuri-gorrixka edo horixka da, zurgizena eta zurgiharra
  ez dira bereizten, eta hazkunde-eraztunak ez dira
  askorik nabaritzen. Honen zura, pikor finekoa izaki, estimu
  handikoa da eskultura eta tailan.
 Elkarri ertz biziz lotutako
bi oholez konposatutako
eszena: Miru-buztanezko
sendogarriak
pitzaduretan.
Elkarri ertz biziz lotutako
bi oholez konposatutako
eszena: Miru-buztanezko
sendogarriak
pitzaduretan. Elkarri ertz biziz lotutako
bi oholez konposatutako
eszena: Lotunea iztupaz estalia.
Elkarri ertz biziz lotutako
bi oholez konposatutako
eszena: Lotunea iztupaz estalia.
 
Ezkia aukeratu izanaren arrazoiak tailatzeko erraztasuna,
  zur biguna izatea eta besteak baino pisu txikiagokoa
  izatea dira. Eszenetan intxaurra erabiltzearen arrazoiak,
  berriz, zur honen sendotasuna eta enborren diametroa dira,
  hauetatik oso ohol zabalak atera baitaitezke, elkarri lotuz
  eszena zabalak egiteko aukeraz inolaz ere; eta honi erantsi
  behar, gainera, enborreko pieza bakar batetik ia-ia eskultura
  oso bat ateratzeko modua.