Bistako zilarra nahiko modu irregularrean mantendu da, desgaste handiz, esate baterako, San Antonio Abadearen tunikako esgrafiatuan; honetan zilarra arropetarako hondoarentzako erabili izan dute. Maskor eta horma-konketako (San Sebastian) goiko angeluetako apaingarrietan zeharo belztuta dago, alteratuta, edo desagertuta, zilarra, hidrogeno sulfuratua duen aire hezearekin kontaktoan, belztu egiten baita, zilar sulfuroa osatuz. Kloroak, bromoak eta iodoak tenperatura normala nahikoa dute zilarrari eraso eta konposatu halogenatuak sortzeko5 .
5 Luis Angel de la Fuente. Los metales plateados como policromía (las corladuras) Análisis experimentación y restauración. Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpenak, 1999. 746. or.