Jantziek estaltzen ez dituzten gorputz zatiak dira, hala nola aurpegia, eskuak, hankak eta, kasu batzuetan, gorputza osoosorik, San Sebastianen edota aingeru edo “putti”en kasuan bezala.
Eskulturan, haragi-kolorea matea edo distiratsua izan daiteke. Haragi-kolore matea da zaharrena, eta benetako larruazalaren kolorearen oso antzeko bat ematen du. Haragikolore distiratsu edo leunak antz gehiago du esmalte edo portzelanekin. Unibertsitateko erretaulan bakar-bakarrik haragi-kolore matea dugu, eta kolorea bera aldatu egiten da gainera irudikatutako pertsona gizonezko ala emakumezkoa den; azken hauena askoz zuriagoa da.
Erretaulan ikus ditzakegun haragi-koloreak hiru motakoak dira: zuriak, ilunak eta gorrixkak. Hauek ondo eutsi diote denboraren joanari, seguruenik pigmentuen sendotasunari esker, batez ere berun-zuriari dagokionez; eta baita lanak egiteko unean gehiago ahalegindu izanari esker ere. Haragi koloreak emateko, lehenbizi izokin-koloreko azpi bat ematen da, toki guztietan ia-ia, berun-zuriz eta minioz osatua. Haragi-kolore zurietarako, berun-zuria, gorrimin eta azurita arrasto batzuk, eta batzuetan beltz pitin bat erabili da. Haragi-kolore ilunetarako, berriz, hirugarren geruza bat eman da, gorrimin, laka gorri, azurita eta batzuetan beltz
arrasto batzuk erabiliz. Haragi-kolore gorrixkak laka gorriaren eta kolore beltzaren erabilera handiagoa izateagatik nabarmentzen dira.