Irudietako batzuetan badira altzairuaren edo zilarraren kolorea duten elementu adierazgarri batzuk, hala nola: panpalina, ezpata, trabukoa, arrosarioak eta makuluak. Analisien arabera, elementu hauek guztiak ez daude zilarrez eginda, batzuk bismutoz margotuta daude eta —gaur egungo purpurinekin aldera genezake bismutoa, duen metal kolorea dela eta—. Bismutoaren erabilpen hau nahikoa ezohikoa dela esan genezake, ez baitugu, gaur egun arte behintzat, garai hartan erabili izanaren inolako berririk. Bismutoa erabili izen den elementuak honako hauek dira: San Antonen panpalina, Jakinduriaren trabukoa eta kaskoa eta Justiziaren ezpata; arrosarioak eta makuluak zilarreztatuta daude. Bismutoa antzina-antzinatik ezagutzen zen, baina XVIII. mendearen erdialdera arte, orduan isolatu baitzuten, nahastu egiten zuten berun, eztainu eta zinkarekin. Kimikoki ohiko metal bat da (erdi-metal bat), eta erraz erreakzionatzen du azido nitrikoarekin; azido klorhidrikoak eta sulfurikoak oso motel erasotzen diote, eta azkeneko honekin SO2 ematen du. Francisco de Orellanak bere Tratado sobre barnices y charoles lanean13 bismutoaren erabileraz hitz egiten digu, zilarreztatzeko teknika gisa. Era berean, Enriqueta González-Alonso Martínezek bere Tratado del dorado, plateado y su policromía lanean14 “plata musiva” deitzen dio, eta beste formula bat jartzen du Hiscox and Hopinks-en ahoan.
13 ORELLANA, Francisco de: Tratado de Barnices y charoles. Enmendado y añadido en esta segunda impresión de muchas curiosidades y aumentado al fin con otro de miniatura para aprender fácilmente a pintar sin maestro; y secreto para hacer los mejores colores, el oro bruñido y en conchas“. Traduc. del frances al castellano. Edic. con privilegio, Imprenta Joseph García, Valencia, Pl. de Calatrava (1755). 87. or. “Bismutoa losa gainean xehatuko duzu, eta ur askorekin garbituko, hau garbi-garbi
atera arte; larruzatizko kola, edo pergaminozkoa, kola eman ostean, bismutoa oso suabe emango duzu finkatzailerik gabe, ez dadila egon ez oso lodi ez oso arin. Bismutoa eman aurretik, pieza txartatu egingo duzu, eta gero berriro leundu, paper orri baten azpian jarrita; eta ondo egiten baduzu, zilar mazizozko zati bat aterako duzu”.
14 GONZÁLEZ-ALONSO MARTÍNEZ, Enriqueta: Tratado del dorado, plateado y su policromía. Tecnología, conservación y restauración. Unibertsitate Politeknikoa. Valentzia. 2. argital. 1997. 139. or. 139.