Unibertsitateko erretaulan zilarraren erabilera ugari-ugaria da. Garai hartako agirietan, “arropak urreztatzea eta zilarreztatzea” aipatzen da. Zilarra, funtsean, jantzien alderantzian erabiltzen zuten. Zilarra finkatzeko kola-ura erabiltzen zuten, urreztaketaren teknika bera erabiliz, eta zilarra txartatuta edo mate egon zitekeen. Sarritan zilarra kolore gardenez estaltzen zuten, esate baterako gorri, berde, urdin eta anbarrez, efektu metalizatua lortu asmoz; honela sortzen da korla izeneko teknika. Hala, asko erabili zuten teknika hau XVI. mendearen lehen erdialdean zehar 12 . Normalean zilarra babesen batez estaltzen zuten, zeren eta oso erraz hondatzen baitzen oxigenoaz eta hezetasunaz. Unibertsitateko erretaulan, zilarraren erabilerak bi mota erakusten dizkigu: zilar gardendua eta zilar estofatua. Zilar gardendua tuniken alderantzian erabiltzen da (anbar-gorrixka), kolometan eta landare elementuetan (berdea), animalietan (urdina) eta abarretan, eta zilar estofatua, berriz, jantzietan. Eta esan dezakegu zilar gardendua esgrafiatua baino hobeto mantendu dela; izan ere hau, babesik gabe egotean, belztu egin da kasu gehien-gehienetan.
12 HAINBAT EGILE: I supporti nelle arte pittoriche: storia, técnica, restauro. A cura Corrado Maltese. Edic. Mursia, Milano,1990. Cristiano Ottavi. 272-3. orr. Luccaren Eskuizkribua edo “Composiciones ad tingenda” aipatzen du. Anonimoa. (ms.bibli. Capitolare di Lucca 490,VIIIsec); honetan bi errezeta jasotzen dira: “De tinctio petalorum” eta “De inductio exorationes”, azafraiaz eta orpimentez nahasturiko olio-berniz nahastu baten erabilera aipatzen dutenak, metalezko orriei kolorea emateko.