Zura prestakinaz estali ondoren, urreztatu behar zituzten zonak bolezko (burdina oxidoaren silikatozko buztina, burdina hidroxidozkoa, etab.) geruza batez edo biz estaltzen zituzten. Erabilitako bola horia da lehen geruzan, eta gorria bigarrenean; eskultura batzuen atzealdeetan ikusten da. Baina oro har, estratigrafiek erakusten digutenaren arabera, erabilitako bola gorria da. Eszenetan eta egituretan, dena den, bol bien erabilera antzematea zailago gertatzen da. Bol gorriaren erabilera erabatekoa da frisoetan, hau da, eremu osoa hartzen du, baita haragi-koloreen inguruetan ere. Baliteke erretaula hau ia-ia erabat urrez eta zilarrez estalita egotean, bolez zeharo estaltzea ere, eskulturetako eta erliebeetako irudietako haragi-koloreetan izan ezik.