Eskultura, koloma edo ohol bat prestatzeko prozesuan,
pieza bat osatzen zuten elementuak tailatu eta kolatu ostean,
hainbat lan egiten zuten urreztatu edo polikromatu
aurretik.
Oihala edo iztupa jartzearen arrazoia juntura inguruetan zuraren mugimenduak arindu edo leuntzea izaten zen; horrenbestez saihestu egiten zituzten polikromia edo urreztatu zatiak erortzea. Cennino Cenninik bere tratatuan3 kontatzen digu nondik nora zihoan prozedura hau. Oñatiko Unibertsitateko erretaulan erabilitako oihalak ohol eta eskulturen aurreko aldean jarrita daude. Erabilitako oihala lihoa da, bilbadura estukoa inolaz ere (17/18 x 15 hari cm.), nahiz puntu batzuetan bilbadura hau irekiagoa den. Leuntzeko eta hezetasuna erregulatzeko beste elementu bat iztupa da, eta juntura inguruetan erabiltzen da, eszenen atzealdean. Erretaulan erabilitako iztupa landarezkoa da, eta animali kolaz edo prestakin batez zurari itsatsitako zerrenda edo tiratan dago.
3 CENNINI, C.: Tratado de la pintura, CXIV. atala, 86. or. F.Pérez . Ed. E. Meseguer, 4. argitalpena. Bartzelona, 1979.