Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: Eginbeharra


3. Polikromiaren errestaurazioa

3.2 Garbiketa

Erretaulak hauts-pila bat eta oxidazio jeneralizatu bat zeukan bernizetan, zeinak biziro aldrebesten bait zuen obraren errealitatea.

Aurreneko pauso bezala axaleko garbiketa bat egin zen (aspiradore, zapi, brotxa etab.ekin), multzoa estaltzen zuen hauts-kapa kentzeko. Pintura-kaparen sendotasunak haizutzen zuenean bakarrik egin zen hau.

Garbiketa desberdina izan da metodoz eta produktuz, garbitu beharreko zona nolakoa zen kontu:

- Haragi-koloreetan: jeneralena 3A erabiltzea izan zen (ora, alkohola, azetona; 1:1:1) eta amoniako-tanto batzuk, edo ura eta amoniakoa (5:2), zikin-kapa biguntzeh. Mekanikoki igurtziz egin zen lan hau, horretarako lapiz-goma bigun bat erabiliz.

- Zona urreaztatuetan: m eta amonialcoa erabili zen, edo ura eta Teepol, behar hainbateko probak egiada gero. Oso kontuz erabili zen metodo hau, zeren disolbenteko urak azpiko bol-laparea bolumena hazi erazi egin bait zezakeen, eta horrek urrea askatu eta galdu erazteko arriskua nien.

- Fondo urdinatan: azuritaz eginak zeuden eta alperrik izan zen edoaein garbiketa-prozesu. Erabiltzen zen produktuak edota ez zuen ezer egiten edota kolorea galdu erazten zeun. Beraz, fondo urdinok beren hartan utzi ziren, eta itokinek sortutako mantxa ilun batzuri bakarrik ezarri zitzaien eskua. Horiek kentzeko sostengai bezala buztin zupakor bat erabili zen (sepiolita), zeinari disolbente bat gehitu bait zitzaion, betil-etil-zetonaz eta urez osatua (1:3). Honela mantxak gutxitu egin ziren eta tonuz aldatu, eta efektu negatiboa emetu egin zen.

12. eszena: garbiketa.12. eszena: garbiketa.
Kristoren oina: berrosaera bolurnetrikoa. Kristoren oina: berrosaera bolurnetrikoa.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net