Gerezi-egurrez eginak daude, enbor txikiak dira, askotan muina ikusten zaienak.
Arkitrabeak:
Gerezi-zati bakarrez eginak.
Atzekaldearen akabera geroago zepiluz egina dago.
Zutabeak ensanblatzeko kaxak egurrean bertan janda daude.
Ensanbladuren arteko baturak mirubuztanezkoak dira.
Andra Mari. Atzekaldearen xehetasuna, gubiaz akabatua.
Kristo gurutzean.
Zutabeak:
Gerezi-enbor bat edo bi luzeraka kolatuz eginak daude.
Oinarriek eta kapitelek erantsitako puskak edukitzen dituzte.
Tailakera oso fina da fuste eta kapitelen gainean, eta oso dekorazio aberatsekoa; modeloak ez dira inoiz errepikatzen, simetriak itxurazkoak baino ez dira.
Atzekaldearen akabera zepiluz egina dago.
Mihiak goiko eta beheko parteetan arkitrabeak ensanblatzeko.
Arkitrabea: berau egiteko erabili zen enborraren sekzioa ohartematen da.