Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 16, osteguna

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: erretaula egiteko teknika


1. Arkitektur eskema

Erretaula gaur egun osatzen diltenak diia: bost kale, zokaloa, bankua, bi pisu eta atikoa. Erdiko kalea, mukdu biribilezko irudiz betea dagoena, zabalagoa da eta piska bat aurrera-emana dago alboko kaleei buw, erliebezko eszenez osatuak bait daude hauek. Eszenetako etxeak errektangularra. dira eta gero eta handiago egiten dira pisua goratu ala: bankuan ia karratuak dira eta irudiak hegoalr zabalik dagoen serafin batek enmarkaturik daude beren goiko aldean.

Goiko pisuetako eszenak maskorrez arragoratuak daude; maskorrak diferenteak dira elkarren artean; txarnela gaíkaidean daukate, eta erdipuntuko arkuak eratzen dituzte, berebat zutabe~ eta arkitrabez enkoadraturik daudenak. Arkuarteetan hainbat eratakoa da dekorazioa: aurreneko pisuan, kuriosoa da., dekorazioak ez du errespetatzen ' eszena ezberdinen arteko simetriarik; ezkerreko kaleetan landare-errepresentazio bat dago, eskuinekoan aldiz serañnak eta arrosetak ikusten dha. Bigarren pisuan, alabaina, garbia da simetría: (ezkerretik eskuinera) landare-motiboaWserafinaWserafinaMandare- motiboak. Ez dira ezaguten, hasiera batean erdiko kale eta atikoko irudiak enmar- 1 katu bide Ptuzten hormakonka edo kaxak.

Eszenak zutabe adosatuz mugatuak daude, dekoratuak bait daude gruteskoz, fantasiazko animaliaz, maskaraz eta bustoz, bai fustean eta bai kapitelean. Bankuan, zutabe hauen ordez akantorriz dekoratutako kalostrak jartzen dira; hauek berriro atikoan aurkitzen ditugu, oparoago tailaturik eta fuste ildaskatuekin. Bi pisuak tamaina dezenteko taulamenduz banatuak daude. Pieza ezberdinez osatuak daude eta beren dekorazioa aldatu egiten da altueraren arabera, nahiz eta beti ere Antzinate klasikoko motiboak mantentzen dituzten: akantorriak, obak, hortzak, etab, etab.

Erretaularen eskema.Erretaularen eskema.
Erretaula, elizako ezkerreko trantseptuan zaharberritu aurretik. Erretaula, elizako ezkerreko trantseptuan zaharberritu aurretik.

Zutabe eta taulamenduak plano arraterean daude eszenei buruz. Zokaloa dekorazio hutsa baino ez da, kartelaarteko elementu zapalez eratua. Bere ertzetan kurbilineoa egiten da eta ugaritasunaren adarrak errepresentatzen ditu, zeintzuetatik tarteka elkarrekin nahastutako landare eta animalien ikuspen fantastikoak ateratzen bait dira.

1 .eszenaren kontraldea (Apostoluak). 1 .eszenaren kontraldea (Apostoluak).

Erretaula hiru ezkutuz koroatua dago; erdian, bost zaurietako ezkutua, komentuko ordenaren propioa dena, eta alde banatan Errege Katolikoen armak (Juan de Larrearen ordenantzan bi ezkutu ere deskribitzen ziren senar-emazteen armekin, baina edota ez ziren inoiz egin edo behintzat ez dira gureganaino heldu).

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net