Bidaurretako erretaula Errenazentista
Zaharberritzea
I. Atalburua: brokatu aplikatuaren azterketa
1. Sostengua
1.1 Aldaketak
Erretaula, lehenago esan den bezala, gutxienez bi txandatan
aldatu da bere jatorrizko jarlekutik; mugimendu
hauen arrastoak dira, hura osatzen duten piezek, egiturazko
zatiek batipat, jasan dituzten aldaketak; eszenetan ez
dirudi aipatzeko moduko aldaketarik izan denik. Eta hala,
arkitrabe eta zutabeetan, piezei egindako mozturetan ikus
daitezke arrasto horiek. Galera hauek adierazten digutenez,
orain ez bezalako itxura zuen jatorrizko erretaulak,
eta berau berregiteko bideak ere bururatzen dizkigu.
* Ikus IV. ATALBURUA:
EGIN-BEHARRA
1. Arkitektur egituraren berregitea.
Ebakia dela ta arkitrabearen aldaketa.