Estofadura grabatua baino gutxiago nabarmentzen da
eta askoz gutxiago erabiltzen da. Paisajezko errepresentazioei
dagozkien kasu batzuk aurkitu dira.
Esgrafiatua zilar-gainean.
a) Ebaren sorrerako paisajea: arbolak eta belarra tonu
berde batean pintatuak daude urre-gainean.
b) Bisitazioko paisajea: arkaitzak tonu marroi eta berdean.
c) Adan eta Ebaren bizitza parabisutik kanpora: arbolak
eta landarezko motibo desberdinak, zilarrezko lamina
batean zabaldutako lausodura baten gainean pintatuak.