Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: brokatu aplikatuaren azterketa


2. Polikromia

Lehenengo eta behin, poztekoa litzateke, errestaurazio bat egitekoan gutxitan gertatzen dena bada ere, erretaula, egin zutenez geroztik, berriz pintatu gabea izatea (behekaldeko zona txiki-txiki batzutan izan ezik); aukera emango liguke honek hura, hondatuta behinik, bere jatorrizko egoeran begiesteko.

Guztiarekin ere, denboraren joanerak eta ikusi behar izan dituen gorabehera desberdinek beren arrastoa utzi diote eta, nolabait esateko, beren historia utzi diote markaturik.

Kolatuta zeuden panel batzuk askatu egin dira, eta pintura-azala galdu erazi dute. Geroagoko garai batzutan ezarritako iltzeak neurri handikoak eta itxura irregularrekoak dira eta zulatu egin dute obra; 20 iltzetaraino aurkitu dira eszena bakarrean.

Hezetasunaren aldaketak eragindako sostengu-mugimenduek deslotu egin dute pintura-prestakina (ikusi dugunez, igeltso eta kolaz osatua bait zegoen; kola be& hazi egiten da urarekin eta galdu egiten du bere itsasmena), eta zenbait puntutan agerian uzten dute, behin egur bilusa, behin prestakin zuria bera, eta beste batzutan mugirnenduak motelerazteko daukan tela.

Kontu honetan atentzio berezia merezi du zutabeetan pintura-pelikulak ageri duen itsasmen-falta nabari-nabanak. Kolorea erraz askatzen da, pentsaerazten bait du, 1 ezen erretaularen urreztatzaile edo polikromatzaileak bere eginbeharretakoren bat (kola-emanaldiren bat edo) ahaztuta utzi duela zona hauetan, hemen gertatzen dena oso diferentea bait da gainerako obra guztian gertatzen denetik.

Kolore-jauste hauek aparte utziz, zona batzutan nahiko espektakularrak bait dira tamainaz esan genezake, ezen polikromiak urradura jeneralizatua jasan duela, zeina bait da areagotu, batipat, elementu irtenenetan eta horizontaletan, non hautsa eta hautsetan aglutinatzen diren elementu organikoak errazago kokatzen diren. Urradura honek pintura- pelikula mehetu du azpiko kolorea ikusabartzeraino. Fenomeno hau zona marroi batzutan edo urrean hauteman daiteke , non, gardentasuna dela medio, nabariagoa egiten bait da bol-aren tonalitate beroa. Zona suntsikorrago batzuk galdu egin dute beren kolorea eta agerian utzi dute prestakin zurizka edo laranja-koloreko lehun-suabe bat. Adib. : Andra Mari.

Urreak, aipatu higadura honetatik aparte, atzimurrak eta altxadurak jasan ditu, ikusteko moduan utzi bait dute bol-a.

Krakelatu bortitz bat ere ikusten da galera txiki-txiki baino ugariekin, pikatu-itxura ematen bait zioten.

Hondatze-prozesu honetan gehiena nozitu duen kolorea azurita izan da. Horren egitura berezia kristal handiz egina dago, batzuk besteetan enkastratuak bait daude, praktikoki lotugarririk gabe. Egitura-modu hori dela medio, hautsa eta zikina pilatu da han, haren urdin bizia gris-antzeko eta motelago batean aldatuz.

Urak edo hezetasunak ere izan dute beren partea, azuritazko fondo horien gainean atera diren mantxa beltzaska batzuren agerreran, bai oxidazioz eta bai desplazamenduz.

Urradurak berebat ikusten uzten ditu azpiko koloreak, hots, bol gorria, erretaula guztian oinarri bezala zabaldurik dagoena, edo geruza beltza, fondo urdinen propioa dena eta gutxiagotan ageri dena.

Beste kasu partikular bat mantuen marroian ageri da (Kalbarioko San Joanenean). Estratigrafiek erakutsi digute haien barne-osakera, eta egiaztatu egin digute jasan behar izan duten degradazio handia. Oraingo itxura pikortsua da, irregularra, ez homogenoa, zikin-geniza batzuren oso antzekoa dena, eta ez dago uniformeki zabaldua, pun aglutu askotan bol-geruza besterik ez dauka azpian eta. Bere tinante, etc. garaian ehun-motaren baten imitazio leial izan zena, kolorezko mantxa bat besterik ez da gaur, ziurtasunez identifikatzerik ez dagoena.

Aita Betikoa. Egurraren erretira: eskultura osatzen duten piezak aldentzen dira.Aita Betikoa. Egurraren erretira: eskultura osatzen duten piezak aldentzen dira.
Panelak juntagunetan aldendu egiten dira. lkusteko moduan daude
prestakin zuria eta tela motelerazlea. Panelak juntagunetan aldendu egiten dira. lkusteko moduan daude prestakin zuria eta tela motelerazlea.
Krakelatua eta kolore-altxatzea.Krakelatua eta kolore-altxatzea.
Urre-urradurak agerian uzten du bol-a.Urre-urradurak agerian uzten du bol-a.

Zori berdina edo antzekoa izan du beste polikromiazko teknika batek ere, zeinaren suntsikortasunaz luzaro hitz egin bait da aurreko atalburuetan: brokatu aplikatuak alegia. Toki askotan erabat galdu dira dibujoa eta honen bolumena, eta jeneralean esan daiteke, oso arrezagungaitzak direla motiboak, kolorearen galera eta erliebean presentaturiko geruzek jasan duten higadura direla medio.

Pintura-kaparen degradazioa: kolorea erori, azurita urratu eta humedadezko mantxak.Pintura-kaparen degradazioa: kolorea erori, azurita urratu eta humedadezko mantxak.
Azurita: kolorea urrdtu, pintura-pelikula erori.Azurita: kolorea urrdtu, pintura-pelikula erori.

Haragi-koloreek hobeto jasan dute denboraren joanera, faktoresail bat elkartu direlako beharba, nola diren: artistak eskuak eta aurpegiak egitekoan jam zuen ardura berezia, hauek espresibitate edo garrantzi handiagokoak zirelako; pigmentuen izaera berezia; lotugarri gehiago, etab ... Hala ere, azken pintzelada batmk, argiagoak, gorpuztasuna hobeto adierazten mtenak, eta gorputzak, argitasunezko zonak azpiimarratzeagatik, zatizki estaltzen zituztenak, galdu egin dira partzialki.

Haragi kolorearen urraduraHaragi kolorearen urradura.
Sostenguaren erreguneak.Sostenguaren erreguneak.
Hiru Erregeen adorazioa errestauratu aurretik.Hiru Erregeen adorazioa errestauratu aurretik.
Andra Mari errestauratu aurretik.Andra Mari errestauratu aurretik.

Parabisutik Botatzea eta Adan eta Eba lanean-go eszenek askoz ere hondamen sakonagoa ageri dute. Ez da batere erraza kausak zehazten, baina eszenen egoera orokorrak pentsaraziko luke, urak zuzenean bainatutako zonak direla, eta agian, teilatua konpondu aurretik, paretan behera korritzen zuten itokinak bainatu zuela. Hemen haragi-kolorearen azken kaparen itxurak hutsune ugari ageri ditu, zeintzuk erakusten bait dituzte azpian dauzkaten geruzak, kolorezkoak, bolezkoak, prestakinezkoak eta baita egur bizizko zona handiak ere. Asko dira lau mende baino zaharragoa den obra honetan seinala genitzakeen degradazio-indizeak. Nabarmenenak azaldu ditugu eta orain beste :arrunt eta jeneralizatuago batzuk aipatuko ditugu labur-labur.

Sostenguaren erreguneak.Sostenguaren erreguneak.
Zaharberritze-taldea Artelekuko tailerrean.Zaharberritze-taldea Artelekuko tailerrean.

- Intsektu egurjaleek egindako zuloak, lehen ere hitz egin bait ,da honetaz, sostenguaz aritzekoan.

- Argizari-tantoak, polikromia askatu bait dute.

- Erretako zonak.

- Multzoaren zikina eta geroago erantsi zaizkion berniz fuerteak, etab.

- Elementu irtenkarien galera (ezpatak, behatzak, sul durra, etab.)

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net