Gaztelako Enrique 1V.a hiltzean, haren arreba Isabel ondoretu zitzaion tronuan; Fernandorekin ezkondua zegoen, Aragoiko Juan 11. aren semearekin. Berehala planteatu zen dinasti arazoa.Errege Alfontso V.a Portugalekoa aurkeztu zen D." Juana La Beltraneja defenditzera, hau Enrike 1V.aren legezko alabatzat eta Gaztelako Koroako oinordetzat kontsideratzen zuelako.
D.a Juanaren kausa defenditzen zuten Gaztelako handikiak gorabehera, hautsiezinezko sendotasuna erakutsi zuen erreginak eta hainbat arma-ekintzaren ondoren, Toro eta Albuera-ko garaipenek Isabeli eman zioten tronua azkenean.Baina Errege Katolikoek jasotzen zuten herentzia ez zen biziro atsegina. Gaztelako erreinuaren egoera hondamenezkoa zen. Enrike 1I.a Trastamara-koaz geroztik, errege- aginpidea itzala galduta zegoen; noblezia etengabeko altxamenduan bizi zen; erregearen gotorleku eta gazteluetako alkaideek disziplina guztietatik kanpora iharduten zuten; bazterrak gaiztagin-taldez josita zeuden; lurraldeko ekonomi bizitza lurjota zegoen, eta alde guztietan lapurreta, zapalkuntzak eta era guztietako delituak besterik ez zen ikusten.
Gaitz hauei erremedioa jartzeko, zentralizazio politikoa lortzeko eta konfiantzako karguetarako , bigarren mailako nobleziaz baliatu ziren Erregeak. Asabengandik oinordetutako titulu nobiliario handiak baino askoz ere beharrago zuten Erregeek, laguntza eta konfiantza emango zieten pertsonen jatortasuna.
Isabelek, beti izan bait zen iaioa kargu bakoitzerako pertsonarik egokienak aukeratzen, jakin izan zuen bere zerbitzarietako baten, JUAN LOPEZ DE LAZARRAGA- ren, kualitateak estimatzen, eta bere ondoan hartu eta bere konfiantzako gizona egin zuen, erregina 1504ean hil zen arte. Kontulari Nagusi izendatu zuen eta 1502ko maiatzean bere Idazkari.
Bi aldiz aurkitzen da Juan Lopez de Lazarragaren izena Isabel Katolikoaren testamentuan. Aurrena, erre-g inak bere testamentu-betetzaileak izendatzen dituenean:
«E dexo por mis testamentarios e executores deste mi testamento e ultima voluntad al Rey, mi Señor, porque segund el mucho amor que a su señoria tengo e me tiene, será mejor e mejor executado; e al muy reverendo yn Christo, padre don Francisco Ximenez, arzobispo de Toledo, mi confesor e del mi Consejo; e a Antonio de Fonseca mi contador mayor; e a Juan Velazquez, contador mayor de la dicha Princesa, mi hija, e del mi Consejo; e al reverendo yn Christo padre fray Diego de Deca, Obispo de Palencia, confesor del Rey mi señor e del mi consejo; e a Juan Lopez de Lagarraga, mi secretario e contador.. .».
Eta aurrerago, bere ondasunak testamentu-betetzaileei entregatekoan,-bemro agertzen da haren izena:
«... e lo que yo tengo en otras partes cualesquier, e lo que estuviese en moneda, se ponga en pro del dicho Juan Lopez, mi testamentario, para que de ello se cumpla e pague todo»1.
Ez dakigu ezer, nola iritsi zen Juan de Lazarraga Gortera eta zer gorabeheratan ezagutu zuen Isabel Katolikoak hura hainbesteraino bereizteko.
Ni neroni, haren titulu guztiak merezi bezala ba- loratuz, gehien interesatzen zaidan alderdia, Juan Lazarraga Fundatzaile bezala da, bere andre Doña Juana de Ganboarekin batera, Gipuzkoako aurreneko monja- konbetuaren, Oñatiko Bidaurretako Klarisen, Fun datzaile bezala alegia. Lehenago ere baziren serorategi edo mojategiak («monjías>>) baina benetako komentu rik ez. Oñate (Guipúzcoa).
Juan Lopez de Lazarraga (Gipuzkoako) Oñatin jaio zen. Ez dakigu noiz. Badirudi, Plazako Palazioa (Laza rraga-ko jauregia) esanda ezagutzen den etxean jaio zela; gaur egun Sotomayor-ko dukearen jabetzakoa da. Hipotesi honen sostengutan Juan Lopez-en gura soek 1493ko apirilaren 2an egiletsitako testamentua da go, non deklaratzen bait dute, ezen Juan Lopez dc Lazarraga, beren semea, D." Juana de Ganboa-arekin ezkondu zenean, agindu ziotela ematea eta «dotar en casamiento por donación irrevocable.. . sin parte alguna a de ellas, estas casas con su torre, donde de nuestras hijas, ni alguna de ellas, estas casas con su nuestra morada en la rua nueva de este torre, donde fazemos nuestra morada en la rua nueva de Oñate con sus huertas y pertenencias»2.
Eta Juan Lopez de Lazarragak, berak dituen ondasunak deklaratzen dituenean, eta zein diren primutzakoak, esaten du: «mis casas principales de mi morada de la villa de Oñate» eta bere gurasoengandik oinordetu zuena baratzako «cerca»raino eta «de aquí al río hube por títulos y merced del Sr. Conde D. Iñigo por los servicios recibidos de mi padre y mios.. . y el cenador que es en el extremo de las dichas huertas es mío libremente pues yo lo edifi que..>>3.
Jauregia, gaur Lazarragarena deitzen duguna, dome bati adosaturik jasoa dago; dorrearen fatxadak esgrafiatu dauka. Gure egunotan jauregi interesgarria da, XVI. men de-mendekoa, gaztelar eskolakoa; egitura zentrala du, hau da, patio bat, inguruan gelak banatzen direla. Izkinetan kuboak daude, lur-arrasetik hasi eta pinakulutan bukatzen direnak, garitoiaren gorputzarekin batuz, baina teilatutik bananduta, Errenazimenduan ohi zen bezala. Aurreko denboraldietan nozitu zituen aldaketez gain, XVII. Men deak utzi zion bere marka.
Aita Frantziskotar Martin Mendizabal eta Kandido Zu bizarretak, Bidaurretako komentuko Artxiboa antolatzen aritu bait dira azken bolara honetan, beste etxe batzuk ere azpimarratzen dituzte Fundatzailearen jabetzako bezala; hauen artean Bidaurreta «la mayor» dago, «Granja» ere deitzen dena; gaur egun dorre gotikoa besterik ez du kont serbatzen, «Olakua» deitzen dutena, komentutik 250 bat metrora. Hori esateko oinarritzen dira, ezen Institución y Dotación del Monesterio.. .-ko dokumentuan esaten dela: «Otrosi, por cuanto dichas religiosas estan de presente en la casa de mi morada de la dicha Granja de Bidaurreta fasta tanto que el dicho monesterio sea acabado por la gracia e piedad de Nuestro Señor ... entre tanto que el dicho monesterio sea acabado de facer.. . que moren en dicha casa e quede para el servicio della toda ella enteramente ansi lo que agora tienen en su encerramiento como todo lo que yo tengo fuera del en la dicha huerta, que agora esta entre la dicha casa y el sitio del dicho monesterio, quede para las religiosas». Mojak egon ziren han 1511ko abuztuaren 6tik 1520ko urriaren 2lerain0, orduan estrainatu bait zuten komentu berria4.Juan Lopez de Lazarraga D." Maria de Murgia, Oñatiko alkatearen alabarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen harengandik, Pedro, hiru urterekin hil zena5.
Bigarrenez, D." Juana de Ganboa-rekin ezkondu zen, baina honengandik ez zuen umerik izan. D." Juana Juan Lopez de Ganboa, Olaso-ko Juanaren eta D." Maria Ibañez de Astigarribia eta Irarrazabal-en alaba zen.
Fundatzailearen arabera, doña Juana de Ganboa 15 11 ko apirilaren 14ean hil zen (seguruenik, bere Irarrazabal- go etxean, Deban). Sasiolako San Frantziskoren komentuan (Deban) izan zen hobiratua «en depósito». Gordetzen da «iglesia de la Granja»kora (monjen behin-behineko kapera zen hartara) hilobiz aldatu zuteneko akta, baina aktan ez da datarik ageri. Institución y Dotación del Monesterio.. .-ko Eskritura 1516ko azaroaren 16an datatua bait dago, eta nola fundatzaileak ordenatua zuen, mojak hura hil baino lehen hara aldatzen ez baziren hura bere andrearen ondoan hilobira zezatela, hau «la Granja»ra aldatua zuten 1516rako6.
Juan Lopez de Lazarraga Madriden hil zen 1518ko martxoaren 9an. Haren gorputza «la Granja»ko kaperara eramateari buruz erreferentzia bat besterik ez dago, haren hiletak sortu zituen gastu-zerrendaren eta Testamentulariek testamentua e ikaritzeko enplegatu berri ematen duenak7.
Simon Ibañez de Gauna eskribauak egin zuen erlazio bat 1615eko uztailaren 26an, Frantziskotarren Bi kario Generalaren ordenaz. Hala dio erlazio horren estraktu batek.
«Primeramente, se fundo el dicho Monesterio de la Santísima Trinidad de Bidaurreta de la Villa de Oñate en el 1511, por mandado de la Reina Católica nuestra señora Dña. Isabel, que murió el año 1504. Mandó a su secretario Juan López de Larrañaga, natural de la Villa de Oñate edificase un monesterio de frailes de la Orden de San Francisco en donde mejor le pareciese.
«Y así como natural desta Villa lo fundo el dicho monesterio en su propio pueblo.
«Y viendo los prelados de la Provincia (franciscana) que había otro monesterio de frailes en N." Sra." de Aranzazu, en jurisdicción de la dicha Villa ordenaron fuese el dicho monesterio de monjas de la Orden de Santa Clara.
«Y el dicho Señor Secretario y Contador de la Orden de Santiago, Juan López de Lazarraga, por cuanto la reina nuestra señora no había dejado dotación para dichas monjas, doto el dicho Señor Secretario a trece parientes suyas y a trece frailes para capellanes con obligación de dos misas>>8.
Fundazioaren kausa hurbila, berriz, izan zen, Juan Lopez de Lazarragak Oñatiko Kondeari Pietate-aren kapera eskatu ziola Oñatiko San Migeleko parrokian, 1510aren inguruan, han bere hilobia egiteko. Kondeari bi mila dukat baino gehiago eskaintzen zizkion. Baina Kondeak inolako preziotan ere eman nahi ez. Eta gainera, ezetzaren ondoren, gogor jarri zen Kontulariak hartu zuen erabakiaren kontra: nola bait zen Oñatitik kanpoaldean, Bidaurretako bere lurretan Hirutasun txit Santuaren komentua eraikitzea eta han bere eta bere andrearen hilobia egitea.
Bere gogoa lortzeko eta Kondearen postura ikusi ondoren, Errege Katolikoarengana eta Erromara jo zuen, eta hauek baimena eman zioten bere asmoak betetzeko9.
1516ko azaroaren 6an egin zuen Juan Lopez de Lazarragak, gorago esan dugun bezala, Construcción y Dotación del Monesterio ... delakoa. <<Después de la que hizo el año 1514» esanetik juzgatzera, badirudi lehenagotik ere izan zela beste Institución y Dotación bat.
1516ko Instituzioan xehe-xehe adierazten ditu komentuaren eta elizaren eraikuntza eta, honen barman, erretaula nagusia, guk aztertu asmo duguna.
Hara zer dioen erretaula honetaz:
«... a de ser de pintura de pincel las ystorias y no de bulto, con muy buena obra de tabernaculos e chambranas, que si fueran abiertas las chambranas o de media talla, remitome a los dichos provinciales o discretos, porque las chambranas abiertas son delicadas en limpiar y tocar en cualquier manera e me parece que debe aver en medio de dicho retablo mas baxo que alto una imagen de bulto de Nuestro Salvador con la poma e cruz en la mano y cercado de serafines pintados e debe estar debaxo desde bulto otra imagen de nuestra Señora, así mismo de bulto e las otras historias del retablo deben ser, encima algunas de la creación e debaxo algunas del testamento nuevo e encima de todo el retablo el crucifixo e en la peana vengan los doce apostoles y en el guardapolvos de los lados los profetas y en el de encima las cinco llagas de nuestro Redentor y las armas reales y en lo baxo de ello mis armas e de la dicha doña lohana de Gamboa mi mujer, juntas en cada escudo el cual dicho retablo llevando las medidas a Burgos fagase facer de muy buena mano e pintura e traerlo a dicho mo nesterio despues de fecho en azemillas en sus caxas bien tratado e asentado e asentarlo en su lugar paresceme que debe ser de costa de fasta tres cientos e trescientos cinquenta ducados.. .>>10
Erretaula honek jarburutu zuen Bidaurretako komentuko elizaren presbiterioa, 1753a arte. Data honetan beste erretaula handi bat jarri zen horren lekuan, garai hartako estiloaren koa, barroko-rokokoa, oso ederra dena eta bertan eskultore bezala lan egin zuen «el Padre Fray Jacin to de la Sierra saserdote y frai Esteban Lopez lego que biben en el Convto. de Aillan e an fabricado en el convento de relixiosas de Segura y an echo un prodi xio.. .»"11. ,
Erretaula berri hau ipintzeko, aurrekoa, monjek «antiguo eta ajado» kontsideratzen zutena, kapitulu ko salara eraman zen, non ahal zuten bezala moldatu zuten, bertatik zati batzuk moztuz, nere El Renacim iento en Guipuzcoa lanean esaten dudan bezala12.
Berrehun urte baino gehiago egin zituen han, az kenean, behar zen bezala balioetsi ondoren, elizara atera behar zela berriro erabaki zuten arte, eta gaur aurkitzen den lekuan ipini zuten, ezkerreko gurutza duran, fundatzaileen hilobiaren ondoan.
Erretaula hau aztertuz gero, hautematen da, bertan falta direla, hauts-babesak profeten irudiekin, ezku tuak eta erdiko kalearen fondoa.
Baina gelditzen denarekin konparatuz gero, ia dena bait da, aurkitzen dugu, Juan Lopez Lazarragak Institución. ean esaten menetik aldendu egiten dela. Esaten da, ezen historiak pintatuak behar zutela izan, eta erliebean landuak daude; txanbranak, zangoak, ez daude irekita, baizik eta gruteskoak dauzkate.
Baina erretaulari eskaintzen dion kapituluan erantsitako margina-ohar baten bidez esplika daitezke diferentziak, esaten bait du: «despues de escrita esta escritura otra manera de ordenanza de este retablo esta cerrada en mis escrituras, esta cerrada en mis escrituras, veanla los susodichos porque me parece devota e buena les parescciere por aquella ordenanca se haga. Juan Lopez»13.
Juan Lopez de Lazarragak erretaula Burgosen egitea nahi zuen, eta xehetasun hau gehitzen du, ezen neurriak bidal zitezela hara, eta lana amaitzen zenean zamari-gai nean ekar zedila kontuz-kontuz.
Baina egunotan beste dokumentu batzuk eskuratu diz kigute, AA. Mendizabal eta Zubizarretak Bidaurretako Komentuko Artxiboan aurkitutakoak, tratatzen bait dute, non landu zen eta nor izan zitekeen gure autuko erretaula hau egin zuena.
Fundatzaileak bere Testamentuan (Madrid, 1516ko azaoaren 16an) oinorde unibertsaltzat utzi zituen <<de todos los bienes no vinculados al mayorazgo de Lazarraga a las clarisas de Bidaurreta; como Testamentarios, obligados a velar por el cumplimiento de las cláusulas de su Testamento, al P. Provincial de Burgos y a los guardianeas de San Francisco de Vitoria y de Nª Srª. de Arantzazu...>>14.
Bildu ziren Testamentulariak eta «acordaron e mandaron que se hiciese el Retablo Principal del altar mayor...». 1531ko urriaren 14a zen15. Urte asko igaro ziren fundatzaileak Instrucción ...-a egin zuenetik, baina logikoa da erretaula egin aurretik elizako obrak bukatzea.
Baina oraindik gehiago ere bada: «Cuentas de 1515 hasta 1548»koan irakurtzen da: «Iten se me reciben encuenta 240 ducados que montan 90.000 maravedis que he dado e pagado a Juan Martínez de Olazarán para el pago del retablo que ha hecho para el altar mayor del dicho monesterio.
«Iten se me resciben en cuenta 470 mrs. que gasté en una comida que se les dió a los pintores cuando acabaron de facer e asentar dicho retablo; la cual comida se les dio por el mandado del dicho P. Vicario.
«Iten se me resciben en cuenta 100 ducados de oro que he dado e pagado a Juan Martínz de Olazarán, pintor, para en pago de los 200 ducados que se le deben de resta del retablo.
«Iten se me resciben en cuenta 7.875 mrs. que he dado e pagado por la cortina del dicho retablo e poner e pintar el sobretablo, como todo ello esta escrito por menudo en una plana de papel.» «Cuentas, 1533-36»16.
Hainbat froga dauzkagu, non erakusten den Juan de Olazaranek lan egin zuela Oñatiko San Migel parrokiako Pietate-ko erretaulan; hau berriz Bidaurretako erretaula baino geroagokoa zen. Baiki, 1536ko uztailaren 26an, Martin de Iragorri, tailagilea eta Oñatiko bizilaguna, herriko alkatearen aurrean aurkeztu zen, zeina bait zen Migel Perez de Hernani ... «e dixo al dicho señor alcalde, que por quanto tenia rescibidas de un testimonio de como el retablo que el Señor Obispo de Avila haze hazer en la dicha villa a Gaspar de Tordesillas esta acabado de talla imagineria talar..>>17.
Eta Migel Perez de Hemani alkateak Iragorriri testiguak eskatu zizkionean, erretaulako taila-lana koao. 1 Virgen del Calvario. llador, vecino de la dicha villa e a Andres bukatua zegoela informa zezaten, «Martín de Iragorri presentó como testigos para la dicha información a Juan de Olazaran, entallador, vecino de la dicha villa e a Andres de Mendiguren e a Juan de Ayala vezino de Bitoria imaginarios que estaban presentes ... e luego los dichos testigos de concordia dixeron que la dicha obra de talla estaba terminada y que la ymagineria estara acabada de todo punto por los dichos imaginarios de oy dia a tres dias..>>18
Erretaula taila-lanari dagokionez bukatuta dagoela esaten den eskrituran ohar bat dago esaten duena: «Juan de Olazaran, en cuya casa se ha hecho la obra dice que no dexara llevar la obra sin que le paguen primero el alquiler de la casa>>19.
Ikusi dugu Juan de Olazaranek Oñatiko parrokiako Pietate-ko erretaulan izan zuen partehartzea, baina horren aurrekinak jakitea falta zaigu oraindik; ez dakigu zein tailerretan eta norekin ikasi ahal izan zuen eskulturgintzako artea, eta Bidaurretako erretaula baino lehenagoko beste haren lanik ere ez dugu ezagutzen; horrek berriz maisu on bat adierazten du. Guztiarekin er, artista-faltarik ez zen Oñatin. Camón Aznar-entzat eragin frantsesaren adibide gori-goria da Oñatiko Unibertsitatearen portadan: Juan Picard, Guillaume de Paris eta Felipe de Begoña bat Vigarny ez dena 20. Uste dugu, haren esana apoiatzen duela, Pierre Picart-ek bere testamentuan haiei buruz egiten dituen aipamenetan 21.
Gure ustez, hiru gauza interesgarri dauzkagu konfirmatuta:
erretaula Oñatin egin zela eta ez Burgosen;
oñatiar batek, Juan de Olazaranek, lan eginzuela bertan;
Bidaurretako erretaula dela Gipuzkoako lehen erretaula errenazentista, 1533rako bukatua zegoen eta.
Eta goazen berriro erretaula aztertzera. Bidaurretako komentuko elizan sartzean, erretaula barroko eder bat ikusten da jarburuan, bere alderdi arkitektonikoan iztupatua ez dena. Baina ohartu naiz, hari bisita egitera doazenak, ia konturatu ere egin gabe, gurutzaduran dagoen beste erretaula askoz ere txikiago batean fijatzen direla. Eta hau gure erretaula da, fundatzaileak eginerazi zuena.
Errenazenztista da erretaula, estiloz platereskoa, lehendabiziko Errenazimendu hark eraman ohi zituen elementu
apaingarri guzti haiekin aberasturik dagoena; nola bait dira, gruteskoak, maskorrak, kalostrak, koloma emeki landuak, fustea gruteskoz eta abartzaz biziro apaindurik zutenak, obaz eta hortzaskaz dekoratutako frisoak eta dotore labratutako arkuarteak.
Arkitekturazki banku edo predela batez osatua dago, zeinaren gainean bi gorputz altxatzen bait dira, Kalbarioa atikoan bakarrik dela. Bertikalean, erdian kale bat eta alde banatan beste bina kale dauzka; azkeneko lau kaleok berdinak dira zabalean, baina erdikoa baino txikiagoak.
Bankuan apostoluak hirunaka jarriak daude lau paneletan. Artistak sinboloren bat eman nahi izan zion bakoitzari ezaugarritzat, baina ez beti bakoitzaren martiriokoa: San Pedro tamaina handi-handiko giltzekin dago; San Joanek kopa bat darama, bertatik ziraun bat ateratzen dela; Santiagok erromes-makila eta maskor bat sonprailu bitxi batean; San Bartolomek herensuge bat dauka kate batekin loturik; beste batzuk gurutze bat daukate; azpaduna San Andresek; zerra eta ezpata Santiago Gazteenak; matxeteren bat ere ez da falta baten eskutan eta ia beti liburua, haren edukina hotsegin bait zuten eta harengatik hil bait ziren.
Eskultore edo pintorea ez zen ahaztu, ezen bere erretaulari luzimendua ematen zion estiloarekin zegoela konprometiturik eta kontuz ibili zen xehetasunik falta ez zedin, hala nola liburu-azaletako dekoratuak, batzuek eskuetan, eta besteek, San Adresek kasu, beren belaun-gainean bait dauzkate.
Predelako panel hauetan, maskorraren lekuan serafin bat jarri zen, zeinak bere hegoak zabalduz apostoluak babesten dituen. Gauza dekoragarria- eta fina gertatzen da.
Ez dakigu zer ote zegoen bankuaren erdiko partean. Ez zait iruditzen sagrarioa izango zenik, ze sagrarioak ez ziren aldare nagusira pasatu, urte asko geroago, Trentoko Kontzilioak bere xedapenak eman eta gero arte.
Lehenengo gorputzean Testamentu Berriko eszenak adierazi ziren: Anuntziazioa, Mariak Isabeli egin zion Ikustaldia, Jesusen Jaiotza eta Hiru Erregeen Adorazioa.
Antzekoa da lau konpartimentuaen banaketa, baina dekorazioa erabat diferentea
da, ez bait dago bi elementu ornamental berdinik: kolmak ere
desberdin landuak daude, eta frisoak, enjutak eta maskorrak ere
bai. Berdinak dira eszena bakoitza mugatzen duten kalostak. Eskulturagilearen maisutasuna lan egitekoan ageri duen emetasun
eta fintasunean ageri da, guztiz kontuan hartzekoak bait
dira erretaulan.
Erliebeak kronologiazki banatuak daude ezkerretatik eskuinetara, Errenazimenduan usario zen bezala.
Anuntziazioak konposizio ederra ageri du. Errenazimenduko bertsioaren arabera, eguneroko etxe-giro batean gertatzen da eszena: Mariaren gelan. Amabirjina belauniko dago, otoitz egiteko posturan, eskuak baturik, mahai apal baten aurrean, mahaian liburu bat dago zabalik. Mahaia sahietsetik ikusia dago, eta arku konopial batez apaindua.
Mariari sorbalda-gainera erortzen zaio ilea eta eskote txiki bat ere badauka koilare bat luzitzeko.
Amabirjinak Goiaingeruari begiratzen dio; hau lur-gainean dago, hegaka egiteko edo lainoetan apoiatzeko itxurarik gabe, barrokoak ohi bezala, ezkerreko eskuak agurra darama Ave Maria. Errenazimenduan ikusten ohiturik gauden bezala dago jantzita.
Maria eta Aingeruaren artean jarroi bat dago liliekin, antzinako tradizio baten arabera garbitasuna adieraten bait du sinbolo honek. Ez da arraroa izaten honelako eszenetan Goiaingeruak eskuineko eskuan liliak eramatea. Lorak, Goiaingeruaren diosala aditzean, Amabirjinaren aldera makurtzen dira.
Zeruaren presentzia Aita Betikoak adierazten du, mundu- bolarekin bait dago eta eskuineko eskuarekin bedeinkatzekoa eginez, eta Espiritu Santuak ere bai, uso-itxuran bait dago eta argierrainu-sorta bat Mariaren gain bidaltzen duela.
Bisitaziokoan Mariak bere lehengusina Isabelekin izaten duen topaketa oso xume tratatua dago. Hemen ez da ageri agitazio berrugetetarrik, eszena berean Itxasoko San Bartolome parrokiako erretaulan ikusten den bezala. Amabirjina makurtzen da Isabel besarkatzeko eta Isabelek belaunikatzekoa egiten du haren aurrean. Mariari ez dio inork laguntzen; Isabeli, neska gaztetxo batek, hauxe bait da gertakari zorioneko haren testigu. Garbi antzematen da Isabelen edade aurreratua.
Maria eta Isabelen tunikak brokatuan landuak daude, maiz usatutako teknika bait da hau erretaula honetan.
Topaketa etxetik kanpora gertatzen da. Fondoan arbola- mota desberdinak daude. Sarrera edo arkuak friso gruteskoduna dauka.
Jesusen Jaiotzako eszena ere xume-xumea da bestea bezalaxe. Jesus, ganbela baten gainean, lurrean; erabat bilusik. Amabirjina eta San Jose alde banatan, belauniko, eskuak batu eta gurtzeko posturan. Maria Bisitaziokoan bezala dago jantzia; eskultorearen bakuntasunak koilare bat jarri dio. Belorik ez da ageri, baina ile askatua sorbalda- gainera erortzen zaio. San Josek makila handi bat dauka; mantu-gisako bat dauka soinean, beheko partean angeluzko tolesturak dituena. Ez dira falta Haurraren gainera makurtzen diren bi animaliak ere. Gutxi dira bisitariak; bat kanpora doana, atzeko plano batean, eta beste bat begira dagoena. Manpara-gisako bat dago, barrundegia bilduago egiten duena.
Erregeen Adorazioa eszena intimo bat bezala ageri da.
Ez dago ponpoxotasunik, beste erretaula batzuetan ageri den bezala, eta errege Baltasarren izakera nabarmenik ere ez. Konposizioa oso ederki lortua dago.
Mana eserita dago, Jesus Haurra belaun-gainean duela. Honen aurrean Erregeetako zaharrena ahospezten da, eta Jesusi bere erregalia kopa batean eskaintzen dionean, Umeak kopan sartzen dio eskua. Jantzidura zabal-zabalak daramatza. Lurrean utzi du bere koroa. Errege Gaspar-ek, bere mirra-ontzia eskuan duela, zutik itxoiten du bere txanda; ez dago Meltxor bezala jantzia; tunika motza darama eta sonprailu tipikoa. Baltasarrek ixten du konposizioa, azkeneko planoan aurrez-aurre jarriz. Ezkerreko eskuan itxita dauka kopa, Jesusi erregalatu behar dion intzentsuarekin. Koroa oso bakuna du.
San Josek, Mariaren atzean, begietsi gabe begiesten du eszena. Haren gainean teilatuska bat dago, gainean izarra duela.
Testamentu Berriko erliebe hauetan ikusten da Errenazimenduak zeukan modua, pertsonak, arropak eta batipat Amabirjinaren burua tratatzeko. Hala ere ez dugu ahaztu behar Gipuzkoan egiten diren lehen entseiuak direla. Fondoetan iztupadura destakatzen da.
Fundatzaileak, Juan Lopez de Lazarragak, xedatu zuen, erretaulak Testamentu Zaharreko historiak ere behar zituela eraman eta zehaztuz esaten zuen, «creación »eko batzuk. Hauek dira bigarren gorputza okupatzen dutenak, arkitekturaz aurrenekoaren antzekoa bait da, eta bertan, era berean, benetako dekorazio-alarde bat egiten da, elementu guztiak elkarren artean desberdinak eginez.
Eibarko San Andres parrokiako erretaulan bakarrik aurkitzen ditugu erliebeak, Adan eta Ebaren sorrerako eta Kain eta Abelen borrokako eszenak errepresentatzen dituztenak. Oraingoz ez dugu gogoratzen holakonk gure Probintziako beste inon ikusi dugunik. Bidaurretako erretaula honetan eskulpiturik daude: Ebaren sorrera, desobedientziako bekatua, gure lehen gurasoak Paradisutik botatzea eta haiei emandako kastigua «zure kopetako izerdiarekin jango duzu ogia».
Erretaula lehenengo aldiz ikusi nuenean, komentuko sala kapitularrean, «ystoria» hauen ordena ez zen kronologikoa; elizara pasatzean kontu izan zuten xehetasun hori konpontzeko.
Ebaren somera-ko eszena osatzen dutenak dira: Aita Betikoa eta Adan, hau haitz baten gainean apoiaturik dago, lurrean, lotan' bezala, burua bere besoaren gainean duela, eta Eba Adanen saihetsetik ateratzen ari da, eta Jainkoak hura hartzeko keinua egiten du. Fondoan arbolak eta mendi txikiak ageri dira landare pintatuekin.
Erliebeak Eibarkoa gogorazten du, geroagokoa bait da eta eskola erromanistakoa; han Jainkoak adats ugaria darama Adan sortzekoan; hemen Bidaurretan, Jauna ez dago burusoil, emakumea sortzekoan, Juan de Araozek, Eibarko San Andresen erretaulako sotabankoan zizelatu zuenean bezala.
Adan eta Ebaren desobediantzia-k Genesian (Gen 3,6) zerakoa esaten den momentua jasotzen du: «Eta emakumeak ikusi zuenenan, arbola ona zela janaritako eta ederra begientzat, eta arbola desiragarria zela jakinduria lortzeko, hartu egin zuen haren fruitutik.. .».
Baiki eszenaren erdi-erdian dago arbola; sugea enborrari buelta emanez duela; Adan eta Eba arbolaren alde banatan daude; Eba lirainago, Adan motzago, ezkerreko besoa oso deslortua duela; Ebak sagarra dauka eskuan eta Adani erakusteko keinu egiten du. Ez da ikusten hura Adanek jan duenik; hala ere lotsatu egiten dira, bilusik daudelako eta hosto handi batzuekin estaltzen dira.
Sugeak giza burua dauka, aingeru batena apika.
Eta jarraian Paradisutik kanporatzea. Adan eta Eba oinez doaz; hau «contraposto»an nahiko poliki lortua ; Adanen dibujoa eskasa da, «contraposto»an hau ere, baina behartuago. Aingerua zorrotz ageri da; fondoan, fruta ederrak erakusten ditu arbolak.
Kastiguarena da laugarren eszena. Eskultoreak oso errealista egin nahi izan du, denboran aurreratuz. Konposizio polita da, eta maitagarria ere bai: Adan «izerditan» dago, atxur handi batekin lurra lantzen; gerrian kate bat darama; ez dakigu horrekin zer adierazi nahi duen, lurrari «loturik» dagoela edo. Eba zutik, haren aurrean, haria egiten ari da. Ondo lortutako irudiak dira; eszena oso gertukoa egiten zaigu.
Alboko kaleak, horien erliebeak ikusi bait ditugu, palmeta- sail batean errematatuak daude, taulamendu aberatsean.
Erretaula kapitulu-salara eramatean, ikusi bait genuen nola egon zen han berrehun urte eta gehiago, halako eran aldatu zen ze, guk gaur ikusten ditugun mukulu-eskulturarik ez bait zegoen han, Kalbariotik kanpo. Irudiak monastegiaren beste bazter batzuetan aurkitzen ziren.
Jatorrizko erretaularen zati osagarritzat aitortu dira eta horiek dira, inondik ere, Fundatzaileak aipatu-abartzen dituenak, elizako erretaula nagusiak nolakoa izan behar men adierazten menenean. Hori dela eta bertan ipini dira.
Aurreneko gorputzaren alturan, Mana Umearekiko imajina aurkitzen da. Oso eskultura ederra da, non eskulturagileak manera errenazentistetan hartu nahi izan bait du bere inspirazioa.
Ama eserita dago, baina ez tronuan. Semea eskuineko balaunaren gainean dauka eta bere ezkerrarekin eusten dio; eskuinean daukana lore soltubaten zurtoin bat izan zitekeen. Umea Amari moldatzea soltura handi batekin lortu du eskultoreak.
Jesus bilusik dago; mundu-bola dauka ezkerreko eskuan eta eskuinarekin bedeinkazioa eman nahi du. Detaile polit bat: koral bat dauka lepotik zintzilik.
Mariak tunika eta mantua dauzka jantzita, honek, ezkerraldetik, besoa bakarrik estaltzen dio; eskuinaldetik behera erortzen zaio eta tolesdura ederrekin zabaltzen zaio belaun-gainean. Amabirjinaren begiratua lasaia da; Umea bixi-bixi ageri da.
Esana zuen Juan Lopez de Lazarragak:
«. ..me parece que debe aver en medio del dicho retablo mas baxo que alto, una ymagen de bulto de Nuestro Salvador con la poma e cruz en la mano.. .>>
Salbatzailea Fundatzaileak nahi bezalakoa da; mundu- globoa gurutze batekin dar ama ezkerreko eskuinarekin bedeinkatzekoa egiten du. Aita Betikoaren errepresentazioa da, solemneki eserita dago eta belaunak mantu zabal batez estaltzen dituela; tolestura asko ditu mantuak eta Jaunaren oinak piska bat ikusten uzten ditu. Bizarra lauzea du eta adatsa ederra. Onginahiezko espresioa dauka. Kalbarioa-rekin errematatzen da erdiko kalea; composición podría estar mejor a nuestro juicio, si antzinagoko garai batzuk gogorazten ditu; estética-aldetik hobetoxeago ere egon zitekeen, gure ustez, Maria Gurutze-aldera piska bat gehiago makurtu izan balitz. Dena den, talde ederra da, non eskultoreak ondo landu dituen imajinen posturak eta jantzia. Mariak eskuak batuta dauzka bulargainean; oinaze harreduki batek joa dago. Joanek liburu bat dauka ezkerreko eskuan erdizabalik, ebangelaria dela adierazteko; mirespenezko oinaze begiratzen dio Kristori.
Bereizketa bat egin nahi nuke Gipuzkoako XVI. mendeko lehen erretaularen eta lehenengo errenazentistaren artean.
Lehenengo erretaula erabat dokumentatua eta 1518 eta 1521 bitarteko urteetan landua izan zena, Azpeitiko parroki elUako San ka~eranze goena da, Martin de Zurbano-ren mausoleoa aurkitzen den lekuan. Zurbano hau hemko semea eta Tuy-ko Gotzaia zen. Gaur, zaharbemtuta gero, ez da lehengoa bera.
Erretaula honek, lehenengoa bait da egin zen garaiagatik, estilo gotikoaren kutsu handia zeukan; Errenazimendurako trantsizio-puntu-puntua zen; Juan de Parisek lan- 1 du zuen, bere sui Antonio Pigrnel-ek lagundunk, eta nabari-nabaria zen influxu atzerritar hau. Nahiz eta tailakeran arte berriaren arrastoren bat nabari, arkitektur aldea gotikoa zen eta, egiazta daitekeenez, gotizismo batzuk ere badira jarburuan dagoen San Martinen imajinan ere22.
Bidaurretako erretaula, bukatua bait zegoen zábal, 1533ko urterako, Monastegiko Kontu-Liburuan jasota dagoenez eta A. Martin Mendizabalek esplénkreditatzen duenez, lehen ere aipatua dugu ta, bintziako lehen erretaula errenazentista da.
Lehentasuna eztabaida ziezaiokeena, Oinati ko San Migelen dagoen Pietate kaperako erretaula zoragarria da; baina hau Gotzai Don Rodrigo Mercado de Zuazola-k enkargatua da, 1533ko ekainaren 4ean; data horretan «su señoria hacia donación de tres mil ducados de oro con destino a la labra de un retablo y rejas de hierro para la capilla>>23.
Azaldu dudanagatik, arrazoi dugu, gure autuko rito de romper filas dentro del nuevo estilo en Guipúzerretaula horrenbeste baloratzen, bere dekoraziozko aberastasunez eta eskulturazko baloreez gain, Gipuzkoan estilo berriaren bidetik bide berriak hurratu izanaren meritua bait dauka, gaur ezagutzen dugunaren barman behintzat, eta 1531 eta 1533 bitarteaii izan zen egina.
1 Testamento de Isabel la Católica (Ediciones del Archivo de Siman- 1 1. Testamento de Isabel la Católica (Ediciones del Archivo de Simancas, datarik gabe eta foliatu gabe).
2 COMAS ROS, M., Juan López de Lazarraga y el monasterio de Bidaurreta (Jauregiko Artxiboko Indizetik hartua, fol. 585). or. 36.
3 Monastegiko Artxiboa, Testamentua, fol. 21, 22. AMBIBMA.
4 Monastegiko Artxiboa, Liburu 7.", folio 34v. AMBIBMA.
5 COMAS ROS, M., op. cit., or. 28.
6 Monastegiko, Papersota 1 «D»z,k . 15. AMBIBMA.
7 Monastegiko, Papersota 3 «Q», zk. 3, fol. 4v, zk. 8; fol. 15, zk. 9. AMBíBMA.
8 Monastegiko Artxiboa, Papersota 2 «R», zk. 18. AMBIBMA.
9 ARRAZOLA, M.' A., El Renacimiento en Guipuzcoa, or. 54, 1, Donostia, 1968-70.
10 AMB/BMA, P.S. 7.", fol. 27, zk. 20.
11 AMB/BMA, P.S. 15, fol. 158v.
12 ARRAZOLAM, " A-, op. cit., or. 44,II.
13 AMB/BMA, P.S. 7.a, fol. 27, zk. 20.
14 Monasterio de Bidaurreta - Datos Históricos y Artikticos, 1988ko Azaroan. Argitaratu gabeko liburuska.
15 AMBBMA, P.S. 1, ~ Q Nzk,. 3, fol. 82-83.
16 AMBIBMA, P.S.1 , «O»z,k . 3, fol. 86v, zk. 16-17.
17 AUOIOUA, A, 3,2, 1,27.
18 AUOIOUA, A, 3,2,1,27.
19 AUOIOUA, A, 3,2,1,27.
20 CAMONA ZNAR, J., Suma ArtiS, XVII, or. 112.
21 APOIOPA, V. P.s. 285, fol. 18.
22 ARRAZOLA, M.' A., op. cit., or. 23 eta hurrengoak.
23 AUOIOUA, 4, 3, 2, 1, 26.