Egurra prestatu ondoren, osoro edo zatizki, ehun kolatu batekin estaltzen zen (Arg. 16), junturetan batipat, edo beste kasu batzutan iztuparekin ere bai, egurrak, inguruneko hezetasuna dela ta, egiten dituen mugimenduak motelerazteko eta pintura zartatzetik babesteko.
C. Cenninik kontatzen digu prozesu hau bere tratatuan: «Egurra kolatu ondoren, hartu lino-ehun zahar eta fin bat, mihise zuri bat koipenk eta inolako ukendurik gabea. Aukeratu orduan zure kolarik onena, ebaki edo urratu zirrindara luzetan tela hori, basitu kolatan, eta zabal ezazu eskuekin erretaularen planoen gainean, baina kendu aurrena kosturak, eta eskubarnearekin berdindu ondo dena, eta 1 gero utzi lehortzen egun batzutan eta kontuan izan kolatzea eta igeltsotzea eguraldi lehor eta haizetsuetan egin behar dela>>1.
Bidaurretako erretaulan erabilitako telak ohol eta eskulturen aurrekaldean jartzen dira beti eta lino eta kalamuzkoak dira; azkeneko hauek, jeneralean, bilbadura trinkoagoa izaten dute. Kasu guztietan bilbelirazki-proportzioa 1:l da; hariak «z»-moduan bihurrituak daude, 18-20 1 hariko gora-behera daukate bilbean eta 14-17 harikoa irazkian cm2.ko (Ikus koadroa) 1 eta 2.
Erretaula bateko egitura eta eszenetako beste motelerazle bat iztupa da.
Iztupa hau landarezlcoa edo animala (rurdezkoa) izan 1 daiteke eta zirrindara luze edo laburragotan ager daiteke,zeina egurrari oholen atzekaldeko junturen gainean edo egur-hedadura osoaren gainean finkatzen bait zitzaion kola edo prestakin batekin.
J. Marettek dioenez, «Katalunia eta Gaztelako eskoletan, bi aurpegietan banatzen da iztupa hau (. . .) eta hau ez da ageri XV. mendea baino lehen (. . .) ondoriotu daiteke, ezen jatorriz eskola espainiarrek tela edo pergaminoa erabili dutela, baina usaera hau XVI. mendean uzten den bitartean, telaren erabilerak jarraitu egiten du eta iztuparena, berriz, XV. mendean agertuko da»2.
Erretaulan aurkitutako iztupa landarezkoa, limuzkoa, da (Arg. 19 eta 20) eta beti panelen atzekaldetik agertzen da, eszena osatzen duten ohol ezberdinen arteko junturak bakarrik estaliz; inoiz ere ez du hedadura osoa hartzen. Oholen batean, eta salbuespenez, aurreko ertzetaraino luzatzen dira iztupa-zimndarak.
Laburtuz, paneletako egurra mihisez prestaturik dago aurrekaldean, junturak, pitzatuak eta akatsak (mentsak) estaltzeko eta atzekaldean iztupaz prestaturik oholen junturak estaltzeko.