Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: erretaula egiteko teknika


4. Pintura kapa

4.7 Haragi-kolorea

Honela deitzen da agerian gelditzen diren gorputzeko, zatiak pintatzea: burua, oinak, eskuak, etab.

Funtsean bi haragi-kolore-mota daude: <<matea>> eta <<pulimentuzkoa>>.

1. Haragi-kolore matea da zaharrena eta larmazalaren antzeko efektua egiten du.

2. Pulimentuzko haragi-kolorea distiratsua da eta esmaltea gogorazten du.

Bi haragi-kolore-moduetan errepresentatuen berezitasun fisikoak berreman nahi izaten dira.

Bidaurretako erretaulan mate-tipoko haragi-kolore besterik ez dago.

Adanen haragi-kolorca. Adanen haragi-kolorca.
Kristoren. haragi-kolorca. Kristoren. haragi-kolorca.

Autoreak muskuluak eta au egiko zenbait azpegi (sudurra, masailak, zimurrak, etab) ñabartu nahi izaten ditu tonalitate biziagoekin. Honela areagotu egiten du eskulturak berez daraman modelatua. Pintzelada argiak ere erabiltzen ditu erliebea handiagotzeko, adibidez: Eba Parabisuko eszena desberdinetan. Halaber pintzelez dibujatzen ditu zenbait xehetasun: atzazalak, ileak, bekainak, etab. Berebat laka gorria pintzelez emana erabiltzen da figuren bolumenak erremarkatzeko.

Gizonezkoen haragi-kolorea emakumezkoena baino ilunagoa da, antzinatetik datorren usarioa da hau.

Kristoren haragi-kolorea.Kristoren haragi-kolorea.

Kristo gunitzekoa: Autoreak itzaldura eta gardenkiak. erabili ditu muskuluak, zauriak, odola, zainak, etab. errepresentatzeko, baina beste irudietan baino modu arego batean egin du. Horregatik elaborazio zainduagoa eskatu du horren tratamenduak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net