Bidaurretako Monastegiko Erretaula nagusi zaharrean erabili diren teknika guztietan interesgarriena brokatu aplikatuarena da, eta beraz aditasun berezia merezi du gure ustez.
Brokatu aplikatua teknika bat da, xedetzat bait du, ornamendu liturgikoetako eta XV et XVI. mendeetako klase dirudunen jantzietako brokatuen itxura eskulturan eta egur-gaineko pinturan ahalik eta leialkiena erreproduzitzea.
Gaur egun, garai horretan erabilitako polikromi formarik aberats eta sofistikatuenetakoa bezala kontsideratzen da. «Brokatu aplikatuaren hondakinak kontserbatzen dituen mostra bat deskubritzea aparteko aurkikuntza bezala kontsideratzen dute adituek, ez aberastasun horrek obraren kalitatea berak egiaztatzen duelako bakarrik, baizik eta uste delako ere bai, polikromatzeko tekniken bidez, obrak datatzeko eta lokalizatzeko erizpideak finkatuko direla »1.
Teknika hau ez da biziro estudiatua izan2. Perusini profesoreentzat3, teknika hauen estudioa eragotzi duten motiboak zeraok dira neurri berean: antzinako iturri idatzien gabezia4 eta gelditzen diren mostren kontserbazio-egoera txarra, zatiz esku-lan hauen hauskortasunagatik5 eta zatiz berorietan eskua sartu duten pertsonen lanagatik, sarritan . ezin konpontzeko moduan kaltetu bait dituzte.
Teknika honetaz gelditzen den itum idatzi bakarra Tegernse-ko <<Liber illuminarius>>es kuizkribua da, monastegiaren izen bera daukana6.
Teknika honen sorburua badirudi Flandesen dagoela XV. mendeko bigarren erdian eta XVI.eko lehen erdian7, gotiko loratuaren jirakoa bait da; handik lekualdatuko da Espainiara (sobera ezagunak dira lotura ekonomiko-politikoak), Alemaniara (Rhin Ibarrera), Austria eta baita Ipar- Italiara ere.
Gotiko loratuak, non bilaketa naturalista eta apaindurizaletasuna bait dira nagusi, modu akabatu batean presentatzen ditu material ezberdinak. Adibidez, ahalik eta leialena lortu nahi izaten ditu, teknika desberdinen bidez, ileak, haragi-kolorea, eta ehunen efektuak. Hauetako bat brokatu aplikatua izango da.
Brokatu aplikatuaren dekorazio-motiboak lagungarri handiak izan daitezke datazioetarako eta egiletza egozteko8. Ereduak aldatu egin dira denborarekin; lehenengo mostrak landare edo animali formak erreproduzitzen dituzte, baina gero, ehun italianoen eraginez, kiribil kurbilineoetan jarritako granada-motiboak zabaltzen dira.
1 ESTRADE, M.: El brocado aplicado. Una técnica insólita empleada en el retablo de Santa Maria de Galdácano. VI1 Congreso de Conservación de Bienes Culturales-ko txosten argitaragabea.
2Teknika honetaz diharduten argitalpen nagusienak dira: FRINTA, M.: The use of wax appliqué relief brokad on wooden statuary with a note on the analysis of wax appliqué, by J. Mills and J. Plesters; in Studies in Conservation 8, 1963, or. 136-147.
BRACHERTT,. : Pressbrokat Applikationen, ein Hilfsmittel für die Stilkritik, dargestelt an einer Werk-statt der Spatgotik in aJahresbericht 1963 Schweizerisches Instituts für Kunstwissenschaft», Zurich 1963, or. 37-47.
BRACHERT.,: Die Malerwerkstatt des Meisters H.H. (Hans Huber von Feldkinch) in «Jahresbericht 1965 Schweizerisches Institut für Kunstwissenschaft », Zurich 1965, or. 51-77.
BRACHERT, T.: Gefasse Holzskulptur und Schnitzaltar Brokat Auflagen, in ~Consevirungu nd Denkrnalpflege~,Z urich 1965.
OELLERMANEN.:, Zur Imitationen Textiler Strukturen in der spatgotischen FaB-und Flachmalerei en Berichte des Bayerischen Landesamtes für Denkmal 1966, or. 159-174.
ZYKAN1,. : Der Antwerpener Altar in der Wiener Votivkirche und seine Restauriening, in aosterreichische Zeitschrift für Kunst und Denkmalpflege. XX. 1966.
BALLESTREMA.,: Un témoin de la conception polychrome des retables brwellois au début du XVIe siecle en Bulletin IRPA, Bruselas 1967-68.
KOLLER, M. y otros: The Madonna of Friesach and her early dud late Gothic Polychromy. Reunion du comité de I'ICOM pour la conservation, Madrid 1972.
HECHTB, .: Betrachtungen über PreBbrokate. Rekonstruktionversuche unter besonderer Berücksichtigung des sog. Tegernseer Manuskripts, in Maltechnik Restauro 1980, München n." 1, or. 22-49.
OGNIBENI, G.: Brokatapplikationen auf Wachsbusis, in Maltechnik 1981, München, n." 1, or. 35-37.
VAN DAMMEE, .: De polychromie van gotische houtsculptu~ri n de zvidelijke Nederlanden, Materialen en Technieken, in ~Verhandelingen van de Koninklijke Academie voor wetenschappen. Letteren en Schone Kunsten van Belgie. Klasse der schone Kunsten, 44, 1982.
DIDIER, R. eta beste batzuk: Le saint Corneille Sculpté de l'hdpital Saint Jean ii Brujes (XIVe siecle). Etude e Conservation. Boletin IRPA, XX, 1984-85.
PERUSINTI., y E.: La tecnica del Pressbrokat nell'altare de Giovanni Martini a Remanzacco en Restauro nel Friuli Venezia Giulia. Memorie della Scuola Regionale di Restauro, n." 1, 1983.
PERUSINTI., y PERUSINI, E. in BERGAMINetIa, beste batzuk: L'altare ligneo di Giovanni Martini a Rernanzacco. Remanzacco, 1986.scuola
ESTRADEM, .: Brocado aplicado. Una técnica insólita empleada en el retablo de Sant*María de Galdácano. VI1 Congreso BBCC-ko txostena, 1988.
Hainbatek MIRARI. Un pueblo al encuentro del Arte. Vitoria, 1989.
3 PERUSINI, Restauro nel Friuli Venezia Guilia. Memoria della Scuola Regionale di Restauro, 28. or.
4 Espainiar tratadista nagusietan, nola bait dira Felipe Nuñez, 1615, Vicente Carducho, 1633, Francisco Pacheco, 1640, José García Hidalgo, 1693, Antonio Palomino, 1715, ez da antzeko teknikarik ageri. Beste horrenbeste gertatzen da beste hemaldeetako tratatuekin ere, nola diren, Lucca-ko eskuizkribua, Athos Mendiko Tratatua, Strasburg-eko Eskuizkribua, Cecinni, Jean le Begue-ren Tratatua, etab.
5 Frinta ere antzeratsu agertzen da bere The use of wax appliqué refliet brokard on wooden statuary artikuluan eta OELLERMAENik, e, op. cit., 1966, or. 172.
6 München, Estatu-Liburutegia: Tegernsee-ko eskuizkribua berantcomplicados, erdiaroko errezeta artistiko mordo batez osatua da o, zeintzu Tegernseeko monastegikoak bait dira. rLiber illuminitariv~t~m d. germ. 821) paperezkoa. Formato txikia dauka eta 250 orriz osatua dago, errezetaz beterik bait daude miniaturgintzarako eta beste orokorrago batzuk pinturagintzarako. Zatiz latinez idatzia dago eta zatiz alemanez. Kaligrafía maiz aldatzen du; hori dela eta hipotesia egin daiteke, ezen autore desberdinen artean egina edo izan daitekeela.
Tratatu horretan bi atalburu daude, brokatu aplikatuari bum hitz egiten dutenak. Antigualako beste tratatuetan bezalaxe, berori interpretatzeko orduan sortzen da problema, zaila bait da askotan. Azkeneko egin diren proba eta anaIisiek adierazten dute, hasiera batean uste zenaren kontra, hitzez hitz jarraitzen dela eskuukribuan esaten dena.
7 HECHT, B.: Betrachtungen iiber PreBbrokate, op. cit., or. 22. honek uste du, teknika 1440 eta 1530 bitartean desarroilatu zela. BRANCHERT, T.: PreBbrokat Applikationen, ein HifSmittel für die Stilkritik, op. cit., or. 38, Mhchen, 1963. Honek uste du, brokatu aplikatu zaharrena Flemale-ko maisu baten taulakoa dela (1435), Franlcfurt-en bait dago.
FRINTA, M.: uThe use of wax appliqué relief brokad on wooden statuary (op. cit. or. 146). Honek ere XV. mendearen bigarren erdikian edo XW.aren hasieran kokatzen du teknika hau.
8 BRACHERT(in <<Jahrbericht 1965 des Schweizerischen Instituts für Kunstwissenschaft. Zurich. 1965) defendatzen du, ezen Alvenau, Saluk eta Ems-eko aldareak Hans Hubert-enak direla, oinarritzat hartuz, ezen hiru obretan modelo berdina erabili zela.