Erretaula egurrez egina dago, masterial ugaria bait zen garai hartan eta mamola edo hama baino merkeago ateratzen zena. Errazagoa zen lantzen, eta artisau trebe asko zegoen lanmodu horretarako. Material hau, gainera, egokia zen gero gainetik urreztadura eta polikromatua emateko ere.
Zutabeak eta arkitrabeak gerezi-egurrez eginak daude; erliebezko panelak, aldiz, intxaurrezkoak dira. Egur-modu hauen berezitasunak, berriz, dira:
Gerezia: Arrosazeoen familiako arbola da, izen zientifikotzat Prunus avium duena. Oso egur estimatua da daukan koloreagatik eta akabera ona emateko aukera ematen duelako. Oso erraza da intsektuek erasotzeko.
Intxaurra: Juglandazeoen familiako arbola da, izen zientifikotzat Juglans regia duena eta Europako Intxaurra esanda ezagutzen da. Balio handiko egurra da, lantzen erraza eta akabera ezinobea hartzeko modua eskaintzen duena. Zurgharrea oso erasokaitza da intsektu egurjaleentzat, baina zurgizena oso erasokorra. Oso gogorra da konprirnitzen eta flexionatzen.
Bi egur-motak erabiltzen dira eabanisterian.
Hain diferenteak diren bi egur hauek obra berean erabiltzeko izan diren zioak honako hauetan bil daitezke:
Gereziaren pikorra finagoa da eta haizutu egiten du zutabe eta arkitrabeetan grutesko eta kapiteletako lan xehe-xehea egitea.
Gerezi-enborren diametro txikiagoak erraztu egiten du hauek luzetarako elementuetan erabiltzea.
Eskultura eta panelek diametro handiagoko enborrak eskatzen dituzte, 60 bat crn.koak, eta horregatik jo zen intxaurretara.
Egur hauek oso ugariak ziren inondik ere orduan gure herrialde honetan, baina estimatuak ere bai eta horregatik oso kontuz aukeratu ziren, eskultura eta eszenetarako zirenak batipat; horregatik heldu dira kontserbazio-egoera onean guganaino. Oso gutxi dira horietan hautematen diren akatsak; panelak abaildurarik eta sostengu-galerarik gabe kontserbatzen dira; eskulturetan nabari daitekeen andeakuntza, berriz, minimoa da.