Tegernseeko eskuizkribua laburtuz, honela egikaritzen zen teknika hau:
Matrize baten gainean grabatzen zen erreproduzitu nahi zen eredua, eta direkzio desberdinetako marradura batekin betetzen zen dibujoa, zeinak harien ehunkera imitatzen bait zuen eta argiaren intzidentziarekin efektu optikoak sortzen. Jarraian, eztainuzko lamina bat ipintzen zen, mazo txiki batekin joz, matrizean grabatutako motiboa bertan inprimaturik gera zedin.
Eztainu-orria prozesu honetan ondatu ez zedin, iztupazko almohadatxo bat ipintzen zen haren gainean. Eztainu- orriak nahi bezalako bolumena hartzen zuenean, inprimatzeko masa jartzen zitzaion gainean, lodi eta homogenoki; masa hori kreta arraiatuz, erretxinez eta kola-urez egindakoa izaten zen9, eta berak ere erreproduzitu beharreko ereduaren forma hartzen zuen.
Aurretiaz jarritako eztainu-orriak sostengu-lana egiten dio inpresio-masari eta aldi berean erraztu egiten du hau matrizetik banantzeko.
Eztainu-orria urreztatu baino lehen moztu egiten ziren orriaren soberako ertzak. Urreztadura mixtioi-bidezkoa izaten zen10 eta ez zen distirazten, dibujoaren erliebeak ez ezabatzeagatik. Geroago laka batekin pintatzen zen; laka gorri, berde, zuri edo urdina izaten zen kolorez, edo guzti horien konbinazioz egindakoa ere bai eta, zenbait kasutan, beltza.
Pieza hauetako sail bat egin ondoren, irudiaren gainean ipintzen ziren, motiboak enkajatuz, lortutako tela-efektua homogenoa izan zedin.
Piezen zaulitasunak ederki batean uzten zuen jantzien kurba eta tolesturetara moldatzen zen.
Aurreko esplikazioak, Tegernsee-ko Eskuizkribuan oinarritua bait dago, problema-sail bat presentatzen ditu, jarraian aipatzen dugun prozesuaren fase ezberdinetan:
9 Hecht-ek eta bate batzuk egindako azterketa kimikoen arabera, bi masa-tipo daude:
- Igeltsoa, kolorea gehi erretxina edo oleoa.
-Erle-argizari hutsa edo argizaria eta erretxina.
Batzutan pigmentua gehitzen zaio, berun, manganeso edo burdin oxidozkoa, lehortzeko eta kolore emateko funtzio batekin.
10 Eskuizkribuak arraultza osoaz hitz egiten du. Argitaratutako analisiek aurkitu dute: erretxina, oleoa lehortzeko pigmentuarekin eta arraultza-zuringoa, adibidez, Hans Herlin, Bachmann eta beste batzuren aldareekin Amsterdam-en egindako analisiek <<The scientific examination of the polychromed sculpture in the Herlin Altarpie>>.