Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: erretaula egiteko teknika


4. Pintura kapa

4.3 Estofadura urre-gainean

ESGRAFIATUA. Estofatzeko teknika bat da, XVI. mendeko Espainian biziro usatua zena; C. Cenninik esplikaturiko prozedimendua jarraitzen du. Horren arabera, kolore liso eta uniforme bat aplikatzen zen jada urreztatua zegoen azalera batean; horren ondoren ebakiune bat egiten zen ziztatzeko tresna, kizki izeneko, batekin, bertan egin nahi ziren dibujoak eginez. (Aisa antzematen zaie tresna honekin urrean egindako atzamarkadei).

Honela definitzen du C. Cenninik: abrokatuko dibujoa txulokatu ondoren, estilete bat hartu, urkizkoa, egur gogor edo hemrrezkoa, alde batetik puntazorrotza eta bestetik zapala dena, eta punta zorrotzarekin iztuparen puntuzko lerroa dibujatuko duzu; gero, beste puntarekin, karraskatu eta garbiro (kontuz kontuz) kolorea kenduko duzu. Eta karraska ezm nahi duzuna, fondoa, laxoak; eta agerian uzten duzuna gero erroseta edo grabatzeko puntzoiarekin pikortuko duzu. Honela ikasiko duzu urrezko jantziak pikortzen edo estufatzen»5.

Bidaurretako erretaulan teknika hau erabiltzen da, hala fondo eta arkitekturetan nola jantziduretan, baina azkeneko kasu honetan besoetako edo lepoko zenefa edo mendeletan bakarrik. Jantzien aberastasuna adierazteko balio izaten du, erregeen ehunkiak emulatuz, hala kolorean eta ehokeran, nola dibujoan, distiran etab.

10.eszena: fondo esgrafiatua.10.eszena: fondo esgrafiatua.
Jantziaren xehetasuna esgrafiatu paralelo edo uarraiatuanrekin. Jantziaren xehetasuna esgrafiatu paralelo edo uarraiatuanrekin.

Hainbat eratakoak izaten dira erabiltzen diren motiboak:

a) Forma geometrikoak: telak imitatuz, adib., ebanjelisten eszenetako fondoan. Eszena hauetan fondo dekoratuak hiru zirrindatan daude motibo desberdinekin, eta geometriko hutsak (zirkulu eta erronboak) lorezkoekin txandakatu daitezke edo bi motak elkarrekin batu ere bai.

b) Zenefa bertikalak tema klasikbekin, hala nola nacandelieri dekorazioa, fondoetan eginak bait daude hauek ere eta lehen aipatu zirrindak banatzen dituztela.

c) Landarezko motiboak: Fondo guztia etengabeko motibo batekin estaltzen dutenak dira, adib.:

  • Lorezko desarroiloa, urrezko parabisuaren ideia adierazten duena, Tentaldikoan.
  • Ugaritasunaren adarra, Adan eta Eba parabisutik botatzekoan.
  • 2enefak eta mendela estaliz, jantzietan, arkitektura edo muebleetan.

Ateratzen diren dibujoen irregulartasunak, hala geometrikoenak nola lorezkoenak, adierazten du, ez dela inolako etxantiloirik erabili beroriek egiteko.

Teknika honetan erabilitako koloreak lau bakarrik izan dira: azurita, laka gorria, bioleta eta, oso noizean behin, albaialdea.

Estofadura grabatuaren barruko bariazio bat marradura da, sortua bait da lerro fin eta paraleloz (gurutzelarkatutakoren batekin) egindako bilbe batetik, zeinak efektu optiko berezia sortzen bait du argiak jotzen duenean.

Hainbat motibotan erabiltzen da marradura:

a) Fondoetan: paisajeak, mendiak, lainoak, eguzkierrainua, etab. adierazteko. Adib.: Adan eta Eba laneango eszena eta Ebaren sorrerako eszena.

b) Jantzie tan:

  • Anuntziazioko aingeruaren jantzidura. Kasu honetan tolesturaren fondoak laka gorri batez markatu dira, estofadurak moteldutako argiluna arraltxatzeko.
  • Kristoren perizoma Kalbarioan.

c) Jainkoaren aureola Ebaren sorreran, Santo Tomasen aulkia ebanjelisten eszenan eta neurri txikiko beste xehetasun batzuk.

5 C. CENNINI, Tratado de la pintura, CXLII, op. cit. or. 104.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net