Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 5, igandea

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea
S a r r e r a

Kultura Departamentuak Gipuzkoako Inmueblearen Ondare Historiko-Artistikoaren Inbentarioa egiteak, arlo honetan ikuspegi orokor bat edukitzeko balio izan digu. Honek, egoera txarrean aurkitzen diren eraiketen errestaurazio programa bat egitera bultzatu gaitu, Bidaurretako Erretaula Errenazentistaren errestaurazioa ere programa horretan kokatzen delarik.

Erretaula honen errestaurazioa Gipuzkoako Ondare artistikoarentzat ekarpen garrantzitsu bat da eta konkretuki Ofiatikoarentzat, balio historiko eta artistiko handiko elementuak dituen udalerri honentzat hain m e n ere.

Errestaurazio bidez Ondarearen, gure oroitzapen historikoaren legatuaren birbaloraketa lortzea, Diputazioa Arlo Artistikoan egiten ari den lanen artean futsezko puntu bat da. Zentzu honetan, ARTELEKU-ko Errestaurazio Tailerraren eraketak izan duen garrantzia azpimarratu nahi nuke, gainera, Bidaurretako Erretaula errenazentista hau bertan errestauratua izan da, argi eta garbi ikusten delarik tailer honek eta bertan lan egiten dutenek lortu duten kalitate maila.

Jose Luis Telleria Arizmendiarrieta
KULTURA, HEZKUNTZA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUKO FORU DIPUTATUA

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net