Ez da estanpatu hauek egiteko erabili den matrizerik aurkitu. Eta Tegernsee-ko eskuizkribuak ez du horien xehetasunik ematen. Zirkunstantzia hauek direla ta, gai honetan eskura daitezkeen datuak aurkitutako brokatuen azterketan oinarritzen dira.
Frinta-k11 ziurtatzen du, erabilitako matrizeak metalezkoak zirela, iaketa konstatatzen duen, dibujoen marradurak 9-11 lerro dauzkala zentimetroko; kantitate hau, berriz, haren ustez, metala erabiliz bakarrik lor daiteke, eta ez egurra edo moldagaitzago den beste edozein material. Brachert12 ere eritzi berekoa da.
Oellermann, Zehetmaier eta Bachmann ere, aurreko horiek bezalaxe, metalaren aldekoak dira. Eritzi hau emateko oinarritzen dira, metalaren gainean egindako ziztadurak uzten duen bizar-ondarretan, ikusteko modukoak bait dira estanpatuan.
Hecht13 da lehenengo ikertzailea, metalezko moldeen ordez egurrezko moldeen erabilera-hipotesia ezartzen duena. Horretarako proba-sail bat egin men, zeintzuetan egw gogorrezko eta zuntz tNikozko matrize bat (udare-aranena) erabili bait zen. Material honetan posible da 17-18 lerro lortzea, baldin eta gubiaren ordez buriia erabiltzen bada14. Antzeko esperientziak egin ziren Venezia Giulia-n Friuli-ko emtaurazio-Eskola erregionalean15. Proba hauen emaitzak gureganaino iritsi diren brokatu aplikatuzko adióideen antzekoak dira.
Hipotesi hau egiaztatzera, ez litzateke orfebreen beharrik teknika honen elaborazioan, eta brokatuaren egikaritza hozkalariaren lantokira murriztuko litzateke.
11 FRXNTAo,p . cit. or. 143
12 BRACHERTop, . cit., or. 51-77.
13 HECHT, op, cit., or. 31.
14 PERUSINMI, ., PERUSINTI.,, op. cit., 1986, or. 76.ean explikatzen dute, ezen gubiarekin ezin dela bost lerro baino gehiago egin, baina <<ez da gezur-itxurakoa uste izatea, ezen Dureroren adinkide injeniotsuek, txulogintzan eta xilografian zuten trebetasun hiperbolikoagatik famatuak bait ziren, egurrezko matrizea burilez txulatzea pentsatu izatea>>.
15 Restauro nel Friuli Venezia Giulia, op. cit., or. 36-39.