Bidaurretako erretaula Errenazentista
Zaharberritzea
I. Atalburua: erretaula egiteko teknika
4. Pintura kapa
4.1 Urreztadura
4.1.1 Urezko urreztaduraBidaurretako erretaula ia dena urre distiraziaren teknikarekin
urreztatua dago, C. Cenninik esplikatzen duen
bezala: «behin prestakina pulitu eta garbitu ondoren, hainbat
bol-gema emango dira eta lehortzen denean ... linozati
batekin distirazi egingo duzu bol-a jarri duzun lekua.. .
Katilu bat hartu, ur oso garbiz ia goraino betea, eta garbitu
eta botaiozu arraultza-zuringozko tenple hartatik piska
bat.. . (Hartu pintzela eta horrekin bainatuko duzu urrezko
ogia jarri asmo duzun lekua.. . Hartzazu zure urre fina.. .
eta maina ederrez eraman ezazu urrea bol bustira (hau da,
jartzazu bainatu berria duzun bol-ezko zonaren gainean). . .
zure distirazteko harriarekin.. . distiraziko duzu planos»
(dena erabat distiratsu utzi arte)3.
Erabilitako urre-ogien tamaina 8 edo 8 cm. altukoa da.
Zabalera ezin izan da ziur finkatu, baina karratuak edo
pittin bat errektangularrak izaten ziren.
Urezko urreztadura.
Urreztadurazko zonak oso handiak dira eta oso giro
bero-gozoa ematen dio. Pertsonaje batzuren jazkerak destakatzen
dira, osoro urreztuak bait daude, hala nola Aita
Eternoa Ebaren sorrerakoan eta Amabirjinaren
irudia Kalbarioan. Baina garai hartan erabili ohi ziren bezalako
urrezko dekorazio-motibo berezirik ez dago.
3 C. CENNIMo,p . cit., Kap. CXXIV eta CXXXVIII., or. 97.