Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 21, osteguna

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: brokatu aplikatuaren azterketa


1. Sostengua

1.2 Egurjaleen erasoa

Hezetasun handi-handiak lagundurik, eraso latza jasan du erretaulak egurjaleen aldetik, zenbait puntutan
sostengua erabat ondatzeraino iritsi bait da; honela gertatu da beheko pisuko zona batzutan, erasoa gaikaldean baino latzagoa izan bait da hor.

Hiru intsektu-mota aurkitu dira:

  • Anobium punctatum: Ano biidoen familiako intsektua da, edozein egur-mota erasotzen duena, hala koniferak nola hostozabalak, eta bereziki frutarbolak; txulo txiki biribil batzuk egiten ditu, 1-3 mm. diametrokoak, eta beren eginkaiak zerrauts pikortsu baten antzekoak izaten dira.
  • Xestobium ncfovillosum: Anobiido edo pipien familiako intsektua da, herrian aheriotzako erlojua~iz enez ezagutzen dena; edozein egurmota erasotzen du, bereziki hostozabalak; txulo biribil batzuk egiten ditu, 3-4 mm.koak, eta haren eginkaiak esfera txiki batzuk izaten dira 0,5-1 mm. diametrokoak.
  • Hylotrupes bajuk: Zeranbizidioen familiako intsektua da, ohiki Kaprikornio domestikoa deitzen dena; edozein egur-mota erasotzen du, eta zulo obal handi batzuk egiten ditu 10-20 mm. diametrokoak.
San Juanen oinarria: egurjaleen erasoa.San Juanen oinarria: egurjaleen erasoa.
Zokaloa egurjaleek erasotaZokaloa egurjaleek erasota.

Aurreneko biak erretaula guztian aurkitu dira, Hylotrupes- ak gaikaldeko eskulturak eraso ditu puntualki.

Frutarbolen egurra da intsektu hauek gehien erasotzen dutena; gure kasuan gerezia da adibide garbia. Intxaurra gogorragoa da eta zurgizenaren parteetan bakamk erasotzen dute, hor biltzen bait dira elikagairik ugarienak. Aita Betikoaren irudian aurki daiteke honen adibide bat, non enborraren barrua, mrgiharrezkoa izaki, ez bait da erasoa izan, eta ertzak, ostera, zurgizenezkoak, oso andeatuak bait daude.

Anobium Punctatum.Anobium Punctatum.
Xestobium Rufovillosum.Xestobium Rufovillosum.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net