Bidaurretako erretaula Errenazentista
Zaharberritzea
I. Atalburua: erretaula egiteko teknika
4. Pintura kapa
4.4 Estofadura zilar-gainean
Erabilitako teknika urre-gaineko estofadurarena bezalakoa
da. Kasu honetan bol-aren odoren zilarrezko lamina
ipintzen da.
Esgrafiatua zilar-gainean: pikatua, arraiatua, txuladura.
Bidaurretako erretaulan itxura beltzaska dauka estofadura
honek, berezkoa duen kolore eta distirarik gabe, jasan
duen oxidazioa dela medio.
ESGRAFIADURA. Teknika honekin egindako motiboak
dira:
a) Geometrikoak: eginak bait daude konbinatuz, lerro
paraleloak eta gurutzelarkatuak, zirkuloak eta erronboak
musulman-estiloko ehunkiak imitatuz. Motibo hauek kolore-
zirrindara desberdinen gainean eginak daude . Adibideak:
Santa Isabelen buru-estalki eta dosela Anuntziazioko
eszenan.
b) Gruteskoak: marrokineriako dekorazio bezala
Ebanjelisten liburuetan.
c) Landarekia: portaleko kortina artzainen adoraziokoan.
Esgrafiatua zilar-gainean: pikatua.
Esgrafiatua zilar-gainean: pikatua, arraiatua, txuladura.