Masa honek ukanbehar-sail bat bete behar ditu:
- Moldakor iraun behar du denbora batean tailetako jantzien gainean aplikatu ahal izateko, eta eskulturaren
forma guztietara egokitzeko modua izan dezan.
- Sendoa behar du izan, matrizetik deformatu gabe atera ahal izateko.
- Lodiera minimo bat ere behar du, ehunkiaren lodiera bera ere imitatu behar da ta.
Egindako azterketek erakusten dute, bi masa-modu usatu zirela:
- Kreta (kaltzio-karbonato) eta kolazkoa, honi erretxina eta olio piska bat gehituz.
- Erle-argizari hutsezkoa edo argizari eta erretxinezkoa.
Metodo bat ala bestea erabiltzea eritzi-kontua da, lortzen diren emaitzak bedinak izan daitezke ta.
Masa hau matrizetik askatzea bien artean ipintzen zen eztainu-orri baten bidez lortzen zen. Hecht, Bachmann, Estrade eta Perusini-ren estudioek berretsi egiten dute eztainu orri honen existentzia, nahiz eta gero oxigenoak eta hezetasunak sortutako aldakuntza kimiko batek eztainuzko monoxido bat ematen duten, analisietan oso nekez irakur daitekeena16; hori dela ta, zenbait autorek ez dute aipatu ere egiten beren estudioetan, eta eztabaida gorriak izan dira horren kontura.
Eztainu-orri horrek baditu behar hainbat zera masaren superfinea esfortni mekanikoetatik babesteko; gainera matxizearen banantzaile bezala ere funtzionatzen du eta estanpatu handiagoak egiteko modua ematen du.
Bai Hecht-ek eta bai Perusini-k egin dituzte esperientziak, eztainu-orriaren sistema hau erabiliz, eta atera dituzten emaitzak ere izafeango mostra horienak bezalatsukoak dira.
16 Eztainuak hezetasunezko eta oxigenozko portzentaje jakin batekin eztainu-monoxidoa sortzen du. Hala idazten du Hecht-ek: <<Gmeklinsen Kimika inorganikoko eskulibuman irakurtzen da 'Eztainu-monoxidoa (SnO) sortzen da, metalezko eztainua aire hezearekin oxidatuz, edo O oxigenoaren eraginagatik oxigenozko eta tenperaturazko baldintza ez oso bietan, zeren bestela eztainu-bioxidoa sortu arte jarraitzen du oxidazioak'>>. HECHT, op. cit., or. 33.