Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 21, osteguna

Bidaurretako erretaula Errenazentista

Zaharberritzea

I. Atalburua: erretaula egiteko teknika


2. Sostengua

2.2 Eskulturak

Denak izan dira intxaur-enborrean eskulpituak atzekaldetik janez:

Andra Mari:

  • Pieza bakarra.
  • Atzekaldea gubiaz bukatua.
  • Zabalera 61 cm., altuera 112 cm. eta sakonera 42 cm.
Aita betikoa.Aita betikoa.
Aita Betikoa. Atzekaldearen xehetasuna, opatxurrez akabatua. Aita Betikoa. Atzekaldearen xehetasuna, opatxurrez akabatua.

Aita betikoa:

  • Hiru pieza: erdiko gorputza, ezkerreko besoa erantsia, kolatu eta iltzez finkatua, eta beheko partean kubo bat jatorrizko enborraren zati akasdun baten ordez.
  • Atzekaldea opatxurrez tailatua.
  • Oinarria geroagoko garai batean erantsitakoa da, haritzegurrezko ate zahar bat da, beste mueble batetik hartutakoa eta eskulturari egonkortasuna emateko balio duena.
  • Zabalera 52 cm., altuera 110 cm., eta sakonera 43 cm.

San Joan:

  • Pieza bakarra.
  • Atzekaldea gubiaz tailatua.
  • Ezkerreko aldean moztua.
  • Zabalera 42 cm., altuera 110 cm. eta sakonera 30 cm.

Amabirjina:

  • Pieza bakarra.
  • Atzekaldea opatxurrbz tailatua.
  • Zabalera 42 cm., altuera 110 cm. eta sakonera 26 cm.
Andra MariAndra Mari.

Gurutzeko Kristoa:

  • Enbor bakarreko gorputza; besoak erantsiak, gorputzari egurrezko mihi eta espiga bidez enkajatuak.
  • Gunitzea orainagokoa da.
  • Gorputzaren zabalera 30 cm., zabalera beso eta guzti lW..cm. altuera 113 cm. eta sakonera 31cm.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net