Zilardura-prozesua urrezko urreztadurarena bezalatsukoa izaten da, bakar-bakarrik, urreztadura bere kolore naturalean agertzen den bitartean, zilarra lausoduraz (kolore gardenez) estalirik joan ohi dela, esmalteen imitazioa eginez. Oso usatua izan zen teknika hau XVI. mendeko lehen erdialdean.
Martin Gonzalez-ek sendesten du praktika honen orokortasuna: «garai honetan aski maiz erabiltzen zen zilar distirazia edo matea urrearen ordez (. . .) , gainean karmesiak edo berdeak emanez, esmalteak imitatzeko. uArropak urreztatu edo zilarreztatzea»z hitz egiten da Dokumentuetan. Zilarra batipat jantzien barrualdeetan erabiltzen zem4.
Bidaurretako erretaularen hainbat zona zilarrezko orri errektangularrez estalita ageri dira. Zona hauek kolorezko lausoduraz estaliak daude; baina nolanahi ere, hala kolorearen anderakuntzak nola zilarrararen oxidazioak galerazi egiten dute hari begi soilez antzematea.
Zilar-erabiltze hau aurki daiteke:
4 J.J. MART~GNO NZALEZL,a policromía de la escultura castellanan A.E.A. 1954, or. 305.