Hainbat autorek Austrian, Italian eta Alemanian egin
dituzten ikerkuntzetatik ateratzen da, brokatu-orriak ez
zirela zuzenean sostenguaren gainean kolatzen, eta bai
prestakin baten gainean; beste horrenbeste detektatu da
eskuartean dugun kasu honetan ere.
Perusini-k estudiatu Friuli-ko aldareetan, diferentea da
brokatuentzat jartzen den prestakina obraren gainerako
guztian erbiltzen denetik, eta hura osatzen da, ole lehorgarriz,
erretxinez eta minioz. Meersburger-eko aldarean
lausodura okre bat da prestakina, eta Blauberer-ekoan
miniozkoa da lausodura. Bidaurretan prestakina obrako
beste guztian bezalakoxea da, eta ez da inolako lausodurarik
ikusten eta tradiziozkoa ez den prestakin arrotzik ere
ez .
Brokatua prestakinari kolatzea animalizko kola edo
hainbat eratako hozkagarriekin, impresio-masa nolakoa
zen kontu20.
20 Tegernsee-ko eskuizkribuan hitz egiten da, Amsterdamm-eko Laborategian <<Holtzleim>> ekin egiten diren kolaketez. Rothembourg-eko
aldarearen gainean egin diren analisiek itsasgarri-nahastura bat bezala
identifikatu dute, osatua bait dago erretxin-oleoz eta kolaz, karbonato
piska bat gaineratuz: HECHT, op. cit., or. 32.
Bachmann-ek hitz egiten du, itsasgarri marroi ilun, pulitu eta lodi-lodi zabaldua zegoen batez, zeina <<likea bide zen eta berehala solidotzen zena, behera erortzen ziren tantoen bideak erakusten duen bezala>>. BACWAN, op. cit., or. 557.