Brokatu aplikatuaren dekorazioa, erretaularen hainbat piezatan ageri dena, salbuespen bat de Gipuzkoan dauden garai honetako obren artean. Lurralde historiko honetan kontserbatu diren garai bereko obren artean, beste kasu bat aurkitu da, orain arte, Zumaiako parroki elizako San Antonen triptikoan21, eta inportazioko obra da berau. Beste horrenbeste gertatzen da Bizkaia22, Galdakaon bakarrik aurkitu bait da holakorik. Ez da harritzekoa, dekorazio- modu hau23 salbuespena izatea, izan ere oso lan handikoa bait da eta garestia, eta oso bezero inportanteek bakarrik eskatzen zutena.
Juan de Olazarani buruz, honi egozten bait zaio erretaularen egiletza -ikus 26 or.- oso datu gutxi dago. Ez da horren eskuko beste obrarik aurkitu, egilearen estudio kritiko bat egiteko bide emango lukeenik. Bestelako datu dokumentalik ere ez da aurkitu horren biografia edo iharduera artistikoak zer-nolakoak ote ziren adieraziko ligukeenik.
Guzti honegatik, nolata datu berririk aurkitzen ez den, gauza zaila da Olazaranek teknika hau nola ikasi zuen jakitea, egilea bera izan zela uste izanik behintzat.
Hipotesia onartuz gero, ezen erretaula hau Oñatin egina izan zela, daitekeena da artista flamenkoak hem honetatik pasatu izatea, Karlos V.aren erregetza bitartean izan zen artisten migrazio-korrontearen barman, eta lan hau egin izatea (nahiz eta ahalbide hau egiaztatzen duen dokumenturik ere aurkitu izan ez). Edozeinetara ere, teknika honen ez-ohizkotasunak eta brokatuak ageri duen kalitate handiak pentsarazten digu, inondik ere artisau iaioren baten lankidetza izan zela hor.
Erretaula honetan , brokatu aplikatua bankuko apostoluetan ageri da batez ere, han ikusten bait da ondoena. Goiko pisuetan eramaten dute, Amabirjinak, bere erliebeko eszena guztietan, eta Santa Isabelek, bere trajearen azalera guztia brokatuan egina bait dauka.
Brokatuaren kontserbazio-egoera txarrak, bai kasu honetan eta bai bestelako gehienetan, dibujo estanpatua gaizki irakurtzeko bidea ematen du, eta honek eragotzi egiten du haren errekonstrukzioa.
Pieza honetan bi modelo ondo definituak identifikatu ditugu: bata kasurik gehienetan errepikatzen da eta bigarrena Santa Isabelen zenefan bakarrik agertzen da. Gelditzen diren hondakinetatik atera daiteke beste modelo baten presentzia ere, baina ezinezkoa da hura berregitea.
Lehenengo brokadu-modeloak -gehien erabiltzen denak- 8,6 x 5,6 cm.ko neurria dauka gutxi gorabehera. Bigarrenaren tamaina 10 x 10 cm.koa da eta granadazko dekorazio bat ageri du, aisa ikusteko modukoa bait da, nahiz eta osom berregiterik izan ez den. Modelo honek polikromiazko gerakin batmk ageri ditu, eta Ipar-Europan. aurkitzen direnen antzekoagoa da, nahiz eta ez den Herlin, Meersburg, etab.etako aldareetakoak bezain ioria eta aberatsa.
Bidaurretako modeloek 16 dauzkate cm2.ko, honek be- iaio bat eskatzen du hori lantzekoan, eta kasu honetan argi eta garbi egiaztatzen da esku hori trazaduraren segurtasuna eta garbitasuna ikustean (Zumaiako San Antongo erretaulak modelo konplexuagoak ageri ditu, baina egikera ez da, estudiatzen ari garen Bidaurretako erretauletako adibideetan bezain zaindua).
Bidaurretako brokatu aplikatua kola animal baten bidez dago prestakinari itsatsia. Betedura-masak kola animala dauka lotkitzat eta kaltzio-sulfatoa kargatzat. Sendogarrizko kapa eztainuzkoa da eta beraren gainean itsatsi dago, urre-lamina proteinazkoa ez den mistioi batekin.
Oraindik ere zona batzutan ageri diren koloreak azuritazkoak eta berun-zurikizkoak dira.