Bidaurretako erretaula Errenazentista
Zaharberritzea
I. Atalburua: erretaula egiteko teknika
3. Sostenguaren prestaera
3.3 Bol-a
Aurreko prestakin horren gainean beste geruza bat aurkitu
da, berebat, polikromatzeko azalera guztia estaltzen
duena, bol deitzen duguna da. (Arg. 21). Bol-a buztinezko
substantzia bat da, bere suabetasunez eta hezetasuna mantentzeko
daukan gaitasunagatik urrea orritan aplikatzeko
modua ematen duena. Bol-ik ezagunenak horia, gorria eta
beltza dira, baina badira zuria, berdea eta urdina ere, ia
XVIII eta XIX. mendeetan bakarrik erabili zirenak.
Kolore desberdinetako bol-en funtzioa urreari gardentasun-
modu diferenteak ematea da.
Bidaurretako erretaulan bol gorria bakarrik dago, «Armeniako
boba bezala ezagutzen dena, doratzeko zonetan
ezeze hedadura guztian bait dago ezarria, bai eszena eta
eskulturen hedaduran eta bai zutabe eta arkitrabeenean.
Horren lodiera 15-20 bat mikra bitartekoa da.
Era honetan, eta lehenago esandakoa laburtuz, polikromiaren
oinarriko prestakina kaltzio-sulfatozko estratu
bat edo gehiagoz osatua dago, zeintzu berebat bol-ezko
beste batez estaliak bait daude, nahiz eta kasu batzutan
geruza hauen txandakatzea ere oharteman den: kaltziosulfatoa/
bol-alkaltzio-sulfatoa/bol-aA. dibidez: artzaien
Adorazioko eszenaren fondo urdinean).
Pintura-pelikula urratua dago eta agerian uzten du bol-a.
Prestakina, bol-a, urrezko eta zilarrezko orriak.